Trenbidea

Zu, trena boteka hasten denean, espermatozoide soil bilakatu ohi zara.

Trenaren bagoi batean harrapatuta dagoen beste bat… esperma hutsa.

Plazera bilatzen duen tren zaharkituaren olioa besterik. Zu eta besteak.

Garaia, momentua, unea iristean ateratzeko prest. Geneen aginduetara,

bagoian azaldu bai, baina, ikusi ezin den emakume haren ahotsari jaramon eginaz.

Goizeroko rutina. Esperma soil bilakaturik, trenaren boteen menpe.

Eta azpian aurkitzen den trenbidea, prostituten eran,

bortxaturik. Goizero. Arratsaldero. Gau parteraino.

Gainera zaharkitzean kendu egiten dute… ez baititu jasango,

trenaren brinkoak. Prostituta jubilatua.

Eta Prostituta jubilatuen eran, alde batera utzita, inork

erabiliko ez dituelarik geratzen dira, bide ertzean. Salatzen.

Jasan dutena, eguneroko espermei azaldu nahiean. Hizkuntza ezezagun batean.

Trenbide bortxatuen hizkuntza ulertezinean.

OAE

Ekaitza bainuontzi batean