Sorgin-gurpilean

 

Baneukan bizkarreko mina… Jasangarria; oraintxe damutu egiten naiz.

Traumatologoak igeri egitea aholkatu zidan, eta ni, formal-formal, egunero igerilekura joaten hasi nintzen. Lunbalgia bigundu egin zen baina horren ordez, atzamarren artean azkura nabaritzen hasi nintzen, denborak erresumin bihurtu zuena.

Argazkia: Adam Niescioruk

Dermatologoak pilula batzuk errezetatu zizkidan nik, esaneko, jatordu ondoren hartzen nituenak. Onddoak, bai, desagertu ziren baina botikak bihotzerrea sortarazi zidan.

Digestio espezialistak janari garbiak eta arroz zuria gomendatu zizkidan. Nik, desesperaturik, dieta horri, meneko-meneko, eutsi nion. Azidotasuna leundu zen, baina malankoniak hartu ninduen, hilabeteek tristura eta apatia bihurtu zutena.

Psikiatrak burdin anpoilak eta laranja koloreko antidepresiboak errezetatu dizkit eta nik, zintzo-zintzo, irensten ditut. Gogoa berreskuratu dut, baina gaur kontsultaren dibanetik altxatzean bizkarreko mina bueltatu zait.

Pairagarria; egia esanik ez da beste munduko gauza.

En fin.

Igogailuan irakurtzeko ipuinak

Sorgin-gurpilean

Irakaslea, idazlea, ikastetxe publiko baten zuzendaria... hurrenkera ez daukat batere argi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude