[Simone Weil] Errogabetasuna eta Nazioa XX

[Simone Weil] Errogabetasuna eta Nazioa XX – 

Errogabetasuna eta nazioa (XX. bidalketa)

Simone Weil - Painting by Alessandro Lonati LeemageGaur, Frantsesek Frantzia errealitatea delako sentimentua berreskuratu duten denbora berean, eskualdeen arteko diferentzietaz askoz kontzienteagoak egin dira orain. Frantziaren zatikatzea puxka tipitan, eta pentsamolde trukaketak lurralde tipi batean mugatzen duen gutunezko harremanen zentsura, horiek zerbaitetarako dira kontu horretan, baita asko beste gauza paradoxiko bat ere, alegia populazioaren nahaste bortaxatua. Gaur badugu lehen baino modu askoz jarraituaz eta zorrotzaz bretaniar, lorraindar, probentziar edo paristar izaitearen sentimentua. Bada sentimentu horretan ezabatu beharreko etsaitasun nabardura bat; gainera presazkoa da xenofobia ere ezabatzea. Baina sentimentu hori berori berez ez dugu desanimatu behar, aitzitik. Deitoragarria izango litzateke erraitea patriotismoaren kontrakoa dela. Frantsesak diren etsipenean, bakartasunean eta errogabetasunean, fidelitate et atxikimendu guziak gorde egin beharrekoak dira altxor bakanegi eta preziaezinak bezala, ureztatu behar diren landare gaixo batzu bezala.

Ez du axola Vichyko gobernuak doktrina erregionalista bideratu izana. Kontu horretan, bere erru bakarra da bere doktrina aplikatu ez izana. Ez dugu baitezpada bere aldarrikapenen kontrarioa erran behar, iraultza nazionalak bideratu ideia asko atxiki behar ditugu baina ideia horiek egia bihurtu behar ditugu.

Halaber, beren isolamenduan, Frantsesek konprenitu dute Frantzia tipia zela, barnean zerratuta itotzen ari zirela, eta gehiago behar zutela. Lehenbiziko garaietan, Europaren ideiak, alegia Europaren batasunarenak, asko egin zuen kolaborazio-propagandaren arrakastarako. Alabaina sentimentu hori ere ezin dugu animatu eta elikatu baizik. Izan ere desastre bat litzateke sentimentu hori patriarenari kontrajartzea.

Ez dugu sekula aski animatuko bizitza publikoaren engrenajeak ez diren iritzi-taldeak [1]; zeren baldintza bakar horretan ez baitira hilotzak. Sindikatuen kasua da ez badira bizitza eguneroko ardura ekonomikoetan lanpetuak. Ingurune kristauen, protestanten edo katolikoen, eta batez ere J.O.C bezalako organizazioen kasua da; baina demendren apeztzale bilakatuko litzatekeen estatuak hauek seguraz ere erahilko lituzke. Derrota militarraren ondoren sortutako kolektibitateen kasua da, batzu ofizialki sortuak hala nola gazte lantaldeak, lankideak, besteak klandestinoki sortuak hala nola, erresistentziako taldeak alegia. Lehenbizikoek, existentzia ofiziala izanikan ere, ez ohiko zizkuntantzia-metaketa batengatik bizi poxi bat datxikate; baina ofizialtasun hori gordetuko baginieke, hilen lirateke. Besteak estatuaren kontrako borrokatik sortu dira, eta haiei bizitza publikoan existentzia ofiziala emaiteko tentazioan erortzen bagina, suntsituko ginituzke maila larri bateraino.

Baina, bestalde, mota horretako iritzi-taldeak bizitza publikotik kanpo egoiten badira, existitzetik geratzen dira. Beraz ez dira bizitza publikoaren parte izan behar ezta bizitza publikotik kanpo egon behar ere. Egin-molde bat litzateke estatuak berak gizonak hautatzea iritzi-talde horietan misio bereziak era behin-behinekoan burutzeko. Baina behar litzateke alde batetik estatuak berak hauta ditzan pertsonak, baina bestetik haien kide guziek aurki dezaten fiertate motibo bat. Horrelako egin-moldea instituzio bat bilaka liteke. Hemen ere, herrak eragozten entseiatuz, diferentziak suspertu behar dira. Ideia irakimenduak ez du sekula kalterik eginen gurea bezalako herri bati. Alderantziz buru-inertzia edo gogoeta eza da harentzat hilkorra. 

Estatuak zinezko patria izanen den zerbait segurtatu behar dio populuari. Baina peril nazionalaren denboran ezin zaio izan baldintza bat zor dion obligazio militarra herriari emateko. Izan ere, estatuak bere betebeharrari huts egiten badio, patria endurtzen bada, haatik independentzia nazioanala irauten dueno, berpiztearen esperantza bada; izan ere, hurbildik so egiten badugu, herri guzien iraganean, batzutan data hurbiletan, gainbehera eta berpizte harrigarriak ikusten ditugu. Baina arma arrotzek herria lehertzen badute, ez da gehiago ezer espero izaiteko, askatze zalua baizik. Beste deus izan balitz ere, esperantza mantentze bakarra ere merezi du hil gaitezen.

Beraz, patria faktu bat izan arren, eta horregatik kanpoko baldintzei eta halabeharrei menderatua izan arren, danjer hilgarri kasuetan patria sokorritzeko obligazioa baldintzagabekoa da. Baina nabarmen da patriaren errealitatea zenbat eta sendigarriagoa izan, orduan populazioaren suhartasuna biziagoa izango dela. Horrela definituriko patriaren nozioa egokiezina da herriaren historiaren gaurko kontzepzioarekin, gaurko nazio handitasunaren kontzepzioarekin, eta orozgain oraingo frantses inperioaz hitz egiteko dugun moduarekin.

Frantziak inperio bat badauka, eta ondoren, edozein izan dadin hartutako printzipiozko posizioa, izatezko arazoak sortzen dira oso konplexuak eta desberdinak direnak tokiaren araberan. Baina ez da dena nahasi behar. Hasieratik printzipiozko arazo bat planteatzen da; baita gutiago zehatz den zerbait ere, sentimentu arazo bat. Orokorki hartuta, frantses batek arrazoi ote du pozik egoitea inperioa izaiteagatik, hari pentsatzeagatik, hartaz pozarekin mintzatzeagatik harrotasunez eta jabe legitimo baten tonuarekin?

Bai, frantses hori patriota baldinbada Richelieu, Louis XIV edo Maurrasen moduan. Ez ordea, kristau inspirazioa eta1789ko pentsamoldea sakonki nahasiak baldinbadira bere patriotismoaren mamiarekin. Beste edozein naziok bazuen, nahi bada, inperio bat eraikitzeko eskubidea, Frantziak ez ordea; aita santuaren soberania tenporala kristautasunaren begietan eskandalua egin den arrazoi berarengatik; Frantziak 1789an egin duen bezala, munduarentzat pentsatzeko eta harentzat justizia definitzeko karguak gure gain hartzen baditugu, ez gara ordea giza-aragiaren jabe bilakatu behar. Egia baldinbada ere, guk jende malurus horiek kolonisatu ezean, beste batzuek bahituko zituztela, eta oraindik gaizkiago tratatuko zituztela, hau ez zen arrazoi legtimoa; Orohar kalte osoa tipiagoa izango zen. Gehienetan, horrelako motiboak eskasak dira. Apaiz bat ez da putetxe baten nausia izan behar gaizkile batek emakume horiek gaikiago tratatuko zituztelako estakuruan. Frantziak ez zuen berari buruzko ohoreari huts egin behar populu malurus horien alderako urrikalmenduagatik. Gainera egiatan Frantziak ez du hori egin. Nehork ez du serioski argudiatuko Frantziak populazio horiek konkistatu dituela beste nazio batzuek ez ditzan gaizkiago trata. Jakinda gainera, neurri handian, berak duela, XIX.mendean, abentura kolonialak berriz modan jartzeko ekimena hartu.

Frantziak menderatu dituen populu horien artean, batzuek sentitzen dute zein ahalgegarria den Frantziak berak hori egin izana. Halako samindura mingarri batek baita halako harridura batek ere larritu dute gure kontrako aiherkundea.

[1] Hemen goraipatzen dituen iritzi-taldeek pentsarazten didate gure lehenagoko  herri ekimenei zeinak SWen aburuz izan beharko liratekeen halaber bizi publikoan sartuak baina ez estatuak ofizializatuak.

[Simone Weil] Errogabetasuna eta Nazioa XX

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua