|Simone Weil] Erroztamendua XXXII

Erroztamendua XXXII –

Ongiaren eta gaizkiaren mailan, izan daiteke Jainkoaren nahiarekiko egokitasun edo egokitasun-eza, ongia edo gaizkiarekiko korrelazioaren araberan. Probidentzia baitako fedea datza unibertsoa bere osotasunean Jainkoaren nahiarekiko konforme dela sinestean  lehen zentzuan, baita bigarrenean ere: Hau da, unibertso honetan ongiak gaizkia gailentzen duela. Sineste horretan, mintzatzen gara unibertsoaz bere osotasunean, zeren gauza partikularretan ezin batugu dudatu gaizkia ere badagoenik. Beraz sinesmen horren objektua da mekanismo betiereko eta unibertsala zeinean munduaren orden aldaezinean oinarritzen den. Eta ez banaiz makur, Jainkoaren probidentzia ez da sekula eta nehun beste modu batean agertzen, ez Txinako, ez Indietako, ez Greziako testu sakratuetan, ezta Ebangelioetan ere.

Erroztamendua XXXII

Baina erromatar inperioak erligio kristaua ofizialki onartu zuelarik, baztertu zituzten Jainkoaren aspektu inpertsonala eta bere probidentziaren aspektu inpertsonala. Jainkoa inperadore-orde bihurtu zuten. Bere historiaren jatorriagatik Kristautasuna libratu ahal izan ez zen korrente judaikoak eraldaketa hori erraztu zuen. Exilioa aurreko testuetan, Hebrearrekin Jainkoak nausi baten bere esklaboekiko erlazio juridikoak zituen. Hebrearrak Faraoiaren esklaboak ziren eta; Nola Hebrearrak Faraoiaren eskuetatik atera zituen, Jehovahk honen eskubideen ondorengoa jaso zuen. Horregatik Hebrearrak bere jabetza dira eta menperatzen ditu edozein jabek bere esklaboak menperatzen dituen bezala, salbu eta Jainkoak baduela eskutan sari eta zigor xorta zabalagoa. Indiferentuki, Jainkoak agintzen die ongia edo gaizkia baina gaizkia ongia baino sarriagotan, eta kasu bietan Hebrearrek obeditu besterik egiten ez dute. Ez du axolarik mobil itsusienek mantentzen badituzte, aginduak betetzen ziren ber.

Jainkoaren eta probidentziaren horrelako kontzepzioa Erromatarren bihotzaren eta inteligentziaren mailakoa zegoen. Haien artean, esklabotza hondoraino sartua zegoen eta haren ezpirituak giza-harreman guziak usteldu zituen. Erromatarrek gauza ederrenak zikindu zituzten. Desohoratu zituzten eske ibiltzen zirenak haiek bortxatuz gezur erraitera. Eskertasuna desohoratu zuten arinduriko esklabotza modu bezala begiratuz; haien ikusmoldean opari bat onartuz, euren askatasunaren parte bat trukean ematen zuten. Oparia garrantzizkoa bazen, haien ohiturak jasolea  behartzen zuen  ongi egileari erraitera bere esklaboa zela. Erromatarrek maitasuna dehohoratu zuten; haientzat amoros izaitea zen ala petsona maitatua edukitzea jabetza bezala, ala ezinezkoa bazen, euren  burua hari otzanki menperatzea aragi-plazerrak jasotzeko, beste hamarrekin partekatu behar bazuten ere. Abertzaletasuna bera ere desohoratu zuten, haien aberkide ez ziren guziak esklabotzan jartzeko borondatea balitz bezala eginez. Baina laburragoa litzateke deshoratu ez zuten guzia aipatzea. Izan ere, ez ginuke hain segur ezer aurkituko.

Besteak beste, soberanotasuna desohoratu zuten. Soberanotasun legitimoaren antzinako nozioa, orain asma dezakegun neurrian, iduriz biziki ederra zen. Nozio hori ez dezakegu asma baizik, zeren Greziarrentzat ez baitzen existitzen . Baina, hain segur Espainian biziraun zuen XVII. menderaino, eta gaurdaino maila biziki apalago batean Ingalaterran.

Cidek, desterru zakar eta bidegabeko baten buruan, jaio zen erreinua baino lur zabalagoak berak bakarrik konkistatu ondoren, jasotzen du erregearekiko hitzordu baten fagorea; eta urrundik ikusi orduko, zalditik jausten da, lurreratzen da eskuen eta belaunen gainera, eta lurra musukatzen du. Lope de Vegaren «Sevillako izarrean» erregeak hiltzaile baten kondenua eragotzi nahi du, zeren hilketa berak segeretuan agindu baitu; hiru jujeetarik bakoitzak banaka konbokatzen ditu aparte bere agindua emaiteko; bakoitzak, belaunkaturik, aldarrikatzen du bere erabateko obedientzia.

Horren ondotik, auzitegian elkarretaratu orduko, hiruek batera hiltzailea heriotzera kondenatzen dute. Eta esplikazioak eskatzen dizkien erregeari, erantzuten diote «Menpeko gisan zuri menperatuak gara gauza guzitan, baina juje gisan ez diogu gure kontzientziari baizik obeditzen».

Kontzepzio hura da baldintza gabeko menperakuntza batena, erabatekoa, baina bakarrik legitimitateari emana eta inportantziarik  emaiten ez duena  ez indarrari ez aberastasunari, ez zorigaitzeko aukerei ezta sari edo zigor aukerei ere. Kontzepzioa hau bera da aurkitzen dena preseski lehendakariari buruzko obedientziaren monastegiko ordenetan. Horrela obeditzen zen erregea  zinez bere sujetentzat Jainkoaren beraren irudikapena zen, komentuko lehendakaria bezala bere fraideentzat, ez Jainko gisa agerraraziko zien ilusio batengatik baizik eta bakarki Jainkoak onetsiriko hitzarmenarengatik. Inolako idolatriarik gabeko errespetu elrijiosoa zen. Gero erregearen azpian, menperakuntza zilegiaren kontzepzio bera zegoen, eskala sozial guziaren goitik beheiti. Horrela erlisio-obedientziaren bertuteak markatzen zuen bizi publiko osoa, garai oneko komentu beneditar batean bezala.

Guk ezagutzen ditugun garai hauetan, kontzepzio hori Arabiarrengan aurkitzen da, TE Lawrencek ikusi zuen oraindik; Espainian, herri dohakabeak Louis XIV erregearen semea pairatu behar izan zuen, eta horrela bere arima galdu zuen arte; Loire ibaiaren behereko herrietan Frantziak konkistatu arte eta geroago ere, zeren kontzepzio hori senti baita oraindik Teophile Viau-rengan. Izan ere Frantziar erregeek luzaz zalantzan egon ziren kontzepzio horren eta kontzepzio erromatarraren artean, baina bigarrena, erromatarra hautatu zuten, eta horregatik ezin da Frantzian erreinua berrezarri. Sobera zoriontsu izanen ginateke erreinu zinez legitimoaren aukera balitz guretzat.

Erroztamendua XXXII Erroztamendua XXXII Erroztamendua XXXII Erroztamendua XXXII Erroztamendua XXXII Erroztamendua XXXII

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua