[Simone Weil] Erroztamendua VIII

[Simone Weil] Erroztamendua VIII – 

Erroztamendua (VIII. bidalketa)

[Simone Weil] Erroztamendua VIIIBeren herria ahanzten ez duten desterratuen artean -eta ahanzten dutenak galduak dira- bihotza hain da hestuki erakarria patria dohakabera nun ez den sentimendu-baliabide guti baizik gelditzen bizi garen herriaren adiskidetasunari buruz. Horregatik adiskiderasun hori ezin da zinez hozitu, eta bihotzean hazi ez badute halako biolentzia bat egiten beren buruari. Baina biolentzia hori obligazio bat da.

Londresen dauden frantsesek haiei so bizi den frantses populuaren alderako obligazio premiatsuagorik ez dute ezen ez eta inglesen elitarekiko adiskidetasun egiazkoa, bizia, beroa, intimoa eta eraginkorra sorraraztea. Balio estrategikoaz beste, beste arrazoi gehiagok parte hartu behar dute akzioen hautaketan. Izatez balio estrategikoa baino inportantzia askoz gehiago badute, baina bigarren posizioan datoz, zeren eta balio estrategikoa baldintza bat baita akzioa erreala izan dadin. Balio estrategikoa falta den tokian, ezinegonkeria bat dago baina akziorik ez da, eta ondorioz akzioaren zeharkako bertutea ere, haren prezioa egiten duena, falta da.

Zeharkako bertute hori, berriro esan beharra dago, bikoitza da. Akzioak errealitatearen betetasuna ematen die berau eginarazten duten mobilei. Mobil horien adierazpenak, kanpotik entzunda; errealitate erdi bat baizik ez die emaiten. Akzioak beste mailako bertute bat dauka. Sentimentu asko elkarrekin bizi daitezke bihotzean. Frantsesen bihotzean aurkituak izan diren eta, adierazpen ofizialak existentzia-mailara ereman behar dituen sentimentuen hautaketa jadanik baliabide materialek mugatzen dute. Adibidez arratse guziz, oren laurden batez, fantsesei mintzatzen bagaitzaizkie, maiz errepikatu behar badugu irrati-nahasketak eragozten baitigu jakitea entzuna izan garen ala ez, eta gisa guziz errepikapena behar pedagogikoa baita, ezin dugu erran gauza kopuru mugatu bat baizik.

Akzioaren esparrura pasatu orduko, mugak oraindik hertsiagoak dira. Hautaketa berri bat egin behar dugu jadanik zirriboraturiko irizpideen arabera. Mobil bat akziora pasatzen den modua aztertzeke dago. Mobil honek edo horrek edo hark edo hiruek akzio bera eragin dezakete. Aldiz beste mobil horrek ezingo du akzio hori eragin. Jendea eremateko ez bakarrik horrelako akzio bat egitera baina akzio hori egitera mobil zehatz baten bultzapean, eginbide onena, eginbide bakarra beharbada datzake hitzaren medioz akzioa eta mobila artean ezarritako elkartasunean. Irratiaren bitartez akzio bat kontseilatua den aldioro, mobil baten edo hainbat mobilen adierazpenek lagundu behat dute kontseilu hori; kontseilua errepikatua den aldi oro, mobila ere berriro errepikatu behar da.

Egia da agindu zehatzak zabaltzen direla irratiaz beste bide batetik. Baina instrukzio horiek bermatu behar lirateke irratiaz transmititu sustapenen bidez. Sustapen hauek gai berari leudekioke, baina bakarrik prudentziak ahalbidetzen duen zehaztasunarekin eta sustut agindutako akzio horien mobilen adierazpena azpimarratuz. Akzioak badu bigarren bertute bat mobilen arloan. Akzioak ez du bakarrik errealitatea ematen hasieran estatu erdi-fantomatiko batean existititzen diren mobilei. Akzioak sorrarazten ditu ariman mobilak eta sentimentuak lehenagotik bertan batere existitzen ez zirenak.

Hau beti gertatzen da aitzinrazmenduak edo zirkunztantzien hertsadurek akzioa eremaiten dutelarik bere mobilak zeukan energia kantitateaz baino haratago… Mekanismo hori -zeinaren ezagutza ezinbestekoa den gure bizitza propioa gidatzeko zein gizakien gaineko akziorako- berdin gai daiteke gaitza eragiteko ala ongia eragiteko. Adibidez, sarritan gertatzen da familia batean zinezko amodio batengatik amultsuki artatu eri kroniko batek azkenean bere ahaideengan sorraraztea aiher ezkutatu eta aitorrezin bat, zeren hauek bortxatuak izan baitira beraien maitasunak zeukan baino energia gehiago emaitera; Populuan, zeinean horrelako obligazioak ohiko nekadurekin batera hain pizuak diren, agertzen da sorraiotasun eta krudeltasun aire bat kanpotik ulertezinak. Horregatik, Gringoirek egun batez karitatez seinalatzen zuen bezala, haur martiroen kasua populuan beste klaseetan baino gehiago agertzen da.

[Simone Weil] Erroztamendua VIII

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua