[Simone Weil] Erroztamendua VII

[Simone Weil] Erroztamendua VII – 

Erroztamendua (VII. bidalketa)

[Simone Weil] Erroztamendua VIILondreseko mugimendu nazionalak ezaugarri ofiziala maila nahikoa dauka ematen dituen manuek aginduei dagokien pizgailua eduk dezaten, baina sakrifizioaren onespen libreari dagokion mozkorraldi kontziente eta huts hori histu gabe. Horregatik Londreseko mugimendu nazionalari aukera eta erantzukizun itzelak datozkio. Zenbat eta gehiago izango dira haren agindupean jendeak egindako akziok, hanbat eta gehiago aukera izango du Frantziak, ospearekin gerlan berriro sartzeko, eta behar duen arima berreskuratzeko patria bakean berreraikitzeko. Mintzo dugun ospea orobat militarra eta ezpirituala izanki. Kopuruaz gain, akzioen hautua erabakigarria da. Arrazoi askorengatik zeinen batzuk hautu maila hain altu eta erabakigarrikoak diren nun, jarduera politikoen zatiketagatik, ez diren sustut konspirazioaren teknikarien eskuetan osoki jarri behar. Orokorrean, edozein esparrutan, teknika erabat edo kasik erabat nausi den toki guzietan ezinbestekoa da gaitza gailentzea. Teknikariak beti entseiatzen dira nausitzen, zeren sentitzen baitute beren afera ezagutzen dutela; erabat ulergarria da haien aldetik. Teknikariek nausitzen lortzen dutenean, orduan horregatik ezinbestekoa den gaitzaren erantzukizun esklusiboa da nausitzen utzi dituzten jendearena. Eta nausitzen uzten ditugularik, arrazoin bakarra da ez dugula beti presente buruan teknika hau ala bestea menderatua izan behar zaion helburu berezien kontzepzio argi eta zehatza.

Londresetik Frantzian bultzatutako akzioen kudeaketak hainbat helburu errespetatu behar du: Nabariena da behalako helburu militarra, informazioari eta sabotajeari dagokiena. Kontu horretan, Londreseko frantsesak ezin dira izan Ingalaterraren beharren eta Frantziako frantsesen borondatearen arteko bitartekoak baizik. Gauza horien muturreko inportantzia nabaria da, ohartzen bagara gerla askoz gehiago irabaziko dela komunikazioeri esker batailei esker baino. Lokomotiba-sabotajea bikotea itsasuntzi-urpekoax bikotea simetrikoa da. Lokomotiben sunstsiketak itsasuntzien suntsiketa balio du. Bi suntsiketa modu horien arteko erlazioa da erasoaren et defentsaren artekoa. 

Ekoizpenaren desorganizazioa ez da gutiago funtseskoa. Frantzian ereman akzioaren gaineko gure eraginaren bolumena eta kantitatea, nausiki, inglesek guri esleituriko baliabideek dute determinatzen. Frantzian dugun eragina, hau da, daukaguna eta gehiago ere irabaz dezakeguna, izan daiteke inglesentzat erabilpen biziki preziatua. Elkarren beharra dugu bada; baina gurea askoz hndiagoa da; epe behalakoan bederen, bakarrik kontuan hartua da sobera usu.

Kinka honetan, ez badago gure artean harreman ez bakarrik on, baina adeitsu adiskidetsu eta nunbait intimorik, egoera jasanezina da eta geratu behar da segituan. Aldioro, giza-harremanak izan behar liratekeenak ez direlarik, eskuarki bi aldeetako falta dago. Baina beti baliagarriagoa da guhaurren falten zuzentzea gogoetatzea falta haiek gelditzeko, besteen falta zuzentzea gogoetatzea baino. Gainera premia askoz handiagoa da gure aldean, behalako premia behintzat. Gainera, gu haiek jasotako etorkinak gara, eta guk esker oneko zorra badugu haien aldera. Azkenean gauza jakina da inglesek ez dutela beren baitarik distantzia bat hartzeko gaitasun naturala ezta besteen baitan jartzeko gaitasuna ere. Haien kalitate onenak, eta planeta honetako haien duten funtzio propioa, biak egokiezinak dira gaitasun horrekin. Gaitasun hori zorigaitzez haiengan kasik bezain bakana da gurean; baina gauzen izaeragatik deitzen dugun Frantziaren bokazioari dagokio. Arrazoi horien guziengatik, guri dagokigu giroa berotzen ahalegintzea berotasun maila egokiraino. Gure aldetik zinezko ulertzeko gura batek, araiz joputasunezko sentimentu guzitik libre gura batek inglesen erreserba hori zilatu behar du ezkutatzen duen adiskidetasun gaitasun egiazkoraino.

Munduko gertakari handietan, sentimentu pertsonalek jokatzen dute rol bat zeina ez baitugu sekula ikusten bere hedadura guzian. Kasu batzutan, bi pertsonen, edo giza-inguruneen arteko adiskidetasuna edo adiskidetasun-eza erabakigarria izan daiteke gizadiaren patuan. Ulergarria da erabat. Egia bat ez da gizaki berezi baten izpirituan baizik agertzen. Nola transmitituko du? Adierazten entseiatzen bada, ez da aditua izanen; zeren besteek, egia hori ezagutzen ez dutenek, ezbaitute egiatzat aitortuko. Ez dute jakingo erraiten dena egia den; ez diote arreta nahikoa emanen horretaz jabetzeko; izan ere ez dute arreta esfortzu hori egiteko inolako arrazoirik izanen.

Alabaina adiskidetasunak, mirespenak, adeitasunak edo beste edonolako begirunezko sentimenduak naturalki bultzatuko lituzkete arreta maila jakin batera. Bakarrik maite dutenek dute entzunen zerbait berri erraiteko duen gizakia; aldiz topikoentzat ez da inolako arretarik behar. Horregatik, gizakien artean, sentimentuen estatuak du erabat egien zirkulazioa eragiten; eta horrela da egia mota guzietarako.

[Simone Weil] Erroztamendua VII

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua