[Simone Weil] Erroztamendua VI

[Simone Weil] Erroztamendua VI –

Erroztamendua (VI. bidalketa)

[Simone Weil] Erroztamendua VIMaila ertaineko mobilak gelditzen dira, zeinak, txarrak izan gabe baitezpada, ongi izpirituala baino beheragoak baitira, eta zeinentzat oportunitatearen galdera pausatzen baita. Haietarik bakoitzerako, aztertu behar da, osoki ahalbada, bere itzulia eginez, eragin ditzakeen ondorio guziak, honi edo horri buruz, eta zirkunztantzia osaketa mota honetan edo horretan. Arreta faltaz, erruz, nahi ez duguna sorraraz dezakegu sortu nahi dugunaren ordez.

Adibidez, 1918ko pazifistek nahi izan zuten sekuritatearen eta erosotasunaren gustua animatu gero errazkiago entzunak izaiteko. Horrela eginez, uste zuten aski eragin konkistatzea herriaren kanpoko politika kudeatzeko. Kasu horretan espero zuten kanpoko politika kudeatzea bakea segurtatzeko Ez zuten imaginatu susperturiko eta animaturiko mobilek zer ondorio ukan lezaketen, baldin eta beraiek lorturiko eragina, handia izan arren, ez bazen nahikoa kanpo-politikaren kudeaketa hartzeko. Galdera pausatu bazuten erantzuna segituan agertuko zitzaien eta argiki. Kasu horretan, horrela animaturiko mobilek ezin zuten gerla ez eragotzi ezta berandu ere, baizik eta bakarrik gerla alde borrokalarienari eta gerlazaleenari irabazarazi, eta horrela bakearen amodioa bera desohoratu denbora luzerako. Artetik errateko, instituzio demokratikoen jokoa bera, ulertzen dugun bezala, utzikeria fatal eta krimenal mota horretarako gomita jarraikia da. Falta horretan ez erortzeko, mobil bakoitzerako gure buruari galdatu behar diogu: mobil horrek zer eragin dezake ingurune honetan edo horretan; baina beste zeinetan ere eragin dezake? Ondorioak eragin ditzake arlo honetan edo horretan, baina beste zeinetan ere? Honako, horrelako edo halako egoera gerta daiteke baina beste zeina ere? Egoera bakoitzean, zein ondorio gerta daiteke ingurune bakoitzean, segituan, gero eta are geroago ere? Zertan ondorio bakoitz horiek abantailos lirateke, zertan kaltegarri? Zein da aukera bakoitzaren gertagarritasun maila?

Pundu horiek oro aztertu behar dira lehenik banaka eta gero denak batera; utzi behar da momentu batez hautu sujektiboak oro; gero erabaki behar da; eta erruaren arriskua hartu behar da giza-erabaki guzietan bezala. Hautua egin eta gero, aplikazioa espeimentatu behar da, eta, araiz, Frantzian kokaturiko enregistramendu-aparatua piskanaka emaitzak aztertzen entseiatzen da. Baina adierazpena ez da hastapen bat baizik. Akzioa da arimak moldatzeko tresna bat ahaltsuagoa. Akzioak proprietate bikoitza du mobilentzako. Lehenik mobila ariman zinez erreala da bakarrik eragin duelarik gorputzak burututako akzio bat. Ez da nahikoa frantsesen bihotzean presente edo sorgei den mobila hau ala bestea animatzea, frantsesen gainean kontatuz mobil hori beraien kabuz akziotan gauzatzeko. Londresetik akzioak proposatu behar dira ere, ahalik eta neurri handienean, ahalik eta jarraitukien, ahal bezainbat zehaztasunekin, eta baliabide egoki guziekin, irrati edo beste.

Borrokaldi batean izan zuen portaera propioa kontatuz, behin soldado batek zioen: «Agindu guziei obeditu diet, baina sentitzen nuen agindurik gabe lanjer baten aintzinera nahita joaitea ezinezkoa izanen zela enetzat, ene adorea baino infinituki haratago».

Oharpen honek egia biziki sakona dauka. Agindua da eraginkortasun pizgarri bat sinetsezina. Zirkonztantzia batzuetan, bere baitan badauka proposatzen duen akziorako ezinbesteko kemena. Artetik erraiteko, aztertzea zertan datzaten zirkontantzia horiek, zerk definitzen dituen, zein diren haien aldaerak, osatzea haien zerrenda osoa, hori guzia egitea izango litzateke giltza bat aurkitzea gerlaren eta politikaren arazo funtsezkoen eta presazkoenak soluzionatzeko.

Argiki aitorturiko erantzukizunak, obligazio zehatzak eta biziki zorrozak inposatzen dituenak lanjerrera bultzatzen gaitu aginduak bezala. Erantzukina ez da sortzen baizik eta akzioan engaiatuz gero eta akzioaren honen edo bestearen zirkonztantzia bereziaren ondorioarengatik. Zenbat eta inteligentzia argiagoa da orduan eta erantzukizuna aitortzeko gaitasuna handiagoa da. Hau heldu da oraino gehiago onestasun intelektualetik, zeina deserosotasuna saihesteko gezurra erraitetik eragozten digun bertute infinituki preziatua baita.

Agindu baten edo erantzukizun zehatz baten presiorik gabe lanjerrari aurre egin dezaketen pertsonak hiru kastatakoak dira. Badira adore natural asko dutenak, neurri handi batean beldurrareriko arrotz den jitea dutenak, amets gaistoari guti itzuliriko imaginazioa dutenak; Azken hauek ardura lanjerrera erraz doatzi, ezpiritu abanturazale batekin, arreta askorik gastatu gabe lanjerra hautatzeko. Jendea bada zeinarentzat, adorea zailagoa izanik, adorearen kemena aurkitzen duen mobil ez aratzetan. Dekorazio batentzako irrika, mendekua edo herra dira mobil horien etsenplu batzuk; baina kopuru handian daude biziki diferenteak ezaugarrien eta zirkontantzien araberan. Badira jainkoaren agindu zuzen eta berezi bati obeditzen dutenak ere. Azken kasu hau ez da uste dugun bezain bakana; zeren existutzen den lekuan, maiz sekretua baita, maiz sekretua interesatuentzat beraientzat; zeren hauek batzutan jainkoa baitan sinisten ez dutela sinesten duten horietarik baitira. Haatik, kasu hau uste dugun baino gutiago bakan izan arren, zorigaitzez sarria ez da ordea.

Beste bi kasuei dagokie adore mota bat zeina, nahiz usu espantagarria, eta heroismo hitzez ohoratua izan, bere buruzagien aginduei obeditzen duen soldadoarena baino giza-kalitatez askoz beheragoa baita.

[Simone Weil] Erroztamendua VI

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua