Siesta

Siesta –

Siesta
Pedrosimoes7..

Ondo lo egitea ona da, medikuek diotenez. Siesta egitea plazera da, nik diodanez. Kuluxka txikia, 20 minutukoa, indarberritzailea, gaueko loa eragozten ez duena, buruko minik eragiten ez duena. Gauza handia da sofan etzanda egotea begiak itxi ala ez borrokan. Gogoa linboan dago eta oinak aidean. Ideiak zabaltzen dira, irudimena libre, eguneroko haritik aldentzen gara, ez Instagramik, ez Whatsappik, ez ezer.

Lastima da pentsamendu-jasa arrantzatzeko trikimailurik ez izatea. Zenbat ideia bikain eta on geratu dira linboan… Ez da ezer gertatzen, siestak dena merezi baitu, norberaren jenialtasuna baztertzea ere, lo kuluxka bakeunea baita, merkea, apala. Edonon, edozein eta edozelan: siesta. Aukeran, laburra eta bazkalaurrean...

 

 

.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

2 pentsamendu “Siesta”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude