Sexuaren ekarpena: mintzo erotiko-militarra

Sexuaren ekarpena: mintzo erotiko-militarra

Sexuaren ekarpena: mintzo erotiko-militarraNork ez du ezagutzen nola transmititzen duten informazioa erleek? Erleen lengoaia famatu bihurtu da. Xuxenek berdez azpimarratu dit «lengoaia» hitza. Ondo dago hemen, halere. Erleen komunikazio-sistema ez da mintzoa ezta hizkuntza ere   Makinen lengoaia programatuak bezala, erleen komunikazioa ez da kontzientea. Horregatik, makina adimentsuekin gertatzen den bezala, informazioa elkarri transmititzen diote, baina ez dira elkarrekin mintzatzen. Bereizketa hau, Xuxeneko lagunak, ez da linguistikoa, biologikoa baizik. Nire iritzia baino ez da, noski. Aukera hau baliatzen dut  zuei eskerrak emateko, lan bikaina egin eta laguntza ederra ematen diguzue eta.

Kontzientziarik gabe, ez dago mintzorik. Hori litzateke mintzoari buruzko lehenengo legea. Kontzientzia kanpoko errealitatearekin erlazionatzeko mintza da. Mintzaren zeregina bikoitza da: bereiztea, alde batetik; biltzea, bestetik. Izaki bizidunengan, komunikazio sistema oso sofistikatuak eta konplexuak aurki daitezke, baina ez dira mintzairak edo hizkuntzak, programatuak eta inkontzienteak direlako.  Mintzoa sexuarekin batera agertu eta garatu zen. Eros  da, bada, mintzoaren ardatz bat. Jakin ere badakigu mintzoak babesten duen mintza erotikoa dela.

Mintza hori muga militarra ere bada. Horregatik, mintzoaren beste ardatza Tanatos da.  Sexua eta heriotza, horiek dira mintzoaren bi ardatzak. Bestela esanda, mintzoa garatu da emeez jabetzeko —  erotismo militarra —  eta «militarren» artean hierarkia eta lurraldetasun mugak markatzeko.

Sexua eta gerra horiek dira, bada, mintzoaren funtsezko eragileak. Eta adimena? Gaur, mintzoa eta adimena elkar loturik ikusten ditugu. Gaur bai, baina hasieran ez. Izan ere, mintzoaren eta adimenaren arteko lotura hominidoengan gertatu zen. Aurretik, nor bere aldetik zihoan.

Horregatik, mintzoa, lengoaia programatuez bestela, ez da adimentsua. Mintzoa ez zen jaio informazio objektiboa emateko (horretarako hautespen naturalaren bidez izugarrizko sistema adimentsuak garatuak ziren); aitzitik, mintzoa sexuari eta borrokari loturik dauden aldarteak eta aginduak adierazteko jaio zen.

Sexua eta gerra ez dira adimenaren kide egokiak. Biok, zeinek baino zeinek, adimenaren ahalmena indargabetzen dute. Mintzoarekin batera garatu ziren pasioak ez ziren adimenezko pasioak; aitzitik, sexu eta heriotza grinari atxikirik zeuden pasioak garatu ziren: emeen jabetza, agresibitatea, hierarkia, lurralde jabetza. Hau da, «Jaun eta Jabe» izateko beharrezko pasioak.

Mintzoak, gehienek uste dutenaren kontra, ez du berez inolako erlazio filogenetikorik adimenarekin, beste lerro filogenetiko batetik garatu zen eta. Adimena eta sormena berez emeei dagozkie; hau da, emeen hautespen naturalaren bitartez garatu ziren; mintzoa, aldiz…

Sexuaren ekarpena: mintzo erotiko-militarra

 

FILOSOFO OHIA