Radio caracas televisión

Gaur egungo demokrata eta sasi-demokratak erraz egiten diote aurre Chavezi. Eta Chavez, beste sasi-demokrata bat, hor dabil defendatu nahian. Egungo gizartean garbi dago gehiago balio duela dirua edukitzeak. Dirua duenak inmunitatea lortzen du. Dudarik gabe. Dudarik gabe, diruaren ezkutuak zilegitasuna ematen du nahi duzuna egiteko.

Chavez kapullo bat dela, dudarik ez dut. Baina Chavez beste kapullo bat da, kapullolandian. Eta kapullo handienaren irudia eman diote, telebistaren informazio partziala, okzidentalon salaketak eta beste hainbat gauza direla eta.

Chavezek RCT itxi du. Ez nago ados erabakiarekin eta salatu egiten dut. Baina hori salatzen dut, Egunkariaren itxiera salatu nuen bezala, edo Iraken gertatutako genozidioa  salatzen dudan bezala, edo Kubako blokeoa salatzen dudan bezala, edo Afrikan gertatzen diren hamaika injustizia bezala. Erraza da gaiztoei seinalatzea, errazagoa gaizto batzuei seinalatzea, gaiztotutako gizarte hontan.

-Bush, gaur egungo Hitler, nahi duena egiten ari da bere etikaren ikuspegitik. Jendea hiltzen, gobernuak bereganatzen, presoak kartzelatan juiziorik gabe sartzen… eta dena, botereak ematen dion ezkutuak babestuta. Norbaitek zerbait egin du? EZ.

-Aznarrek Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, Alderdi sozialistaren kontsentimenduan. Norbaitek zerbait egin zuen? EZ.

-Egunero, afrikan 3000 ume hiltzen dira gosez. Guk okzidentalok, ahaztutako garai batean, egin genuenagatik eta oraindik egiten dugunagatik. Inmigrazioa ekidin nahi dugu gainera. Norbaitek zerbait egin du? EZ.

Beraz, orain, venezuelarren adierazpen askatasunagatik Chavezi kritikatzen dioten horien hitzak niretzat ez dute piperrik balio.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean