Putzu sakon hori

Putzu sakon hori

Ez dakit argitaratu den Bi Pareta podcasteko azken atala entzun duzun, plataforma digitaletan euskaraz edukia sortzen duten pertsonak dira protagonista. Podcast honen grabaketatik buruari bueltaka aritu naiz. Hausnarketa oso interesgarriak egin ziren. Nik ere nirea egin nuen, hementxe doa.

Putzu sakon horiEITBn euskaraz fikzioa falta dela esaten dugu ozen, streaming plataformetako edukiak euskaraz sortzeko edo azpitituluak jartzeko eskatzen dugu, gaztetxoenentzat lehen euskarazko marrazki bizidun gehiago zeudela argudiatzen, etab. Aldarrikapen horiekin guztiekin oso ados nago, ni neu gidoilari izanda, deseatzen nago bat batean 4 telesail berri datozela entzuteko, adibidez: Eta basamortu honen erdian, zer? Netflixekin eta lege berriekin borrokan gauden bitartean, agian, basamortu erdiko putzutxo txiki hori babestu dezakegu? Tik token, Youtuben, Spotifyn, Twitchen, Instagramen badago zer kontsumitu euskaraz. Eta ez dut esaten euskaraz delako ikusi behar dugula, gustokoa eta erakargarria dena ikusiko du norberak. Baina saltseatze hutsa babes pauso bat da, euskaraz sortutako plataforma digitaletako proiektu horri aukera bat eman izana, babes pauso bat da. Gero dezepzionatzen zaituela? Ba ez ikusi eta kitto… Baina aukera bat eman diozu, ez badiogu guk aukera ematen nork emango dio?

Ez dizut gezurrik esango, nik neuk, euskaraz gehiago kontsumitu dezaket, lerro hauek idazteaz gain, irakurri ere egin behar ditut. Ez dago eduki asko euskaraz erderarekin alderatuz, baina dagoen hori ez dago gaizki aizu! Gauza interesgarriak aurkitu daitezke streaming plataformetara euskara edo etb-ra fikzio berria iristearen zain gauden bitartean. 

Basamortuko putzutxotik zuek denek ur gazi bat atera zenuten, handik nekez. 

Honen harira beste meloi bat: Kultur Etxeetako programatzaileen ahotik atera ohi den esaldia “euskaraz eta gazteentzat? mmm… apirilean eskaini genuen horrelako emanaldi bat, nahi baduzue hurrengo urterako”. Ez dezagun saturatu antzokietara hurbiltzen den gazte euskalduna, urtean emanaldi batekin nahikoa du… Baina beno, gai honi buruz beste batean…

Putzu sakon hori

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude