PSOE, Paco Lopez eta Abertzaleok hauteskundeei begira…

patxi-lopezAldaketa beharrezkoa du Euskal Herriak. Duda izpirik gabe kaltegarria da talde bat 30 urtez boterean egotea… kaltegarria bezain legezkoa. Aldaketa bat beharrezkoa den arren ez diezagutela saldu mesedez, Patxi/Paco/Franciscori eman behar diogunik bozka. Ez mesedez. Ez dezatela saldu, Francisco Lopez “sozialistak” duela aldaketaren giltza…
Pisukideekin goizeko ordubiak eta hamar arte aritu nintzen solasean gai honen inguruan. Paco Lopez gora, Paco Lopez behera, eta gauza batean guztiz ados agertu ginen: Francisco Lopezi eta PSOEri aitortzen diogun botere hori ez dela inolaz ere erreala. PSOEK hedabideetan duen indarra erabili du sasi-botere giro hori sortzeko; baina, estrategia ona da, alderdi batek, gizartean ez duen botere bat “fabrikatzea”? Nire iritzi apalean ez.
Ezker abertzale indartsu bat beharrezkoa da, abertzaleen onerako aldaketa gauza dadin. Baina kontuz ibili behar dira Euskal Herriaren subiranotasuna defentitzen duten alderdi politikoak, estrategia bateratu bat ezin bestekoa da, eta orain artean erakutsi duten gauza bakarra zera da: ahuldade politiko OSO kezkagarria.
EAren jarrera ulertezina da, ahuldade politiko horren isla. Jakin arazi zutenez, bakarrik aurkeztuko dira hauteskundeetara betidanik erakutsi duten EAJtik bereizteko irrika horri erantzun nahian. EBeraz behin bakarrik doazela barneratuz, nola uler daiteke Aralarrekin ez joatea? EAk bere burua ezker abertzale gisa definitu badu, eta horregatik EAJrekin batera ez badoa, ezin da ulertu zergatik ez den Aralarrekin elkartu. EAk dituen konplejuak alde batera utzi beharko lituzke eta behingoz ezkertiarraren maskara kendu.
Esan bezala bozetan bi alderdi “ezkertiar eta abertzale” izango dira, eta nahiko garbi ikusten dut honen emaitza: Batak bestea ahulduko du.
Goazen EAJri begiratzera, hauek ere abertzaletasunaren krisi horren zati batira. Ahuldadea erakutsi dute azken legealdian, izan ere, PSEra gehiegi hurbildu dira. “Bai baino ez” politika bezala definitu dezakegu; alde batetik Josu Jon Imaz, Azkuna, J.L Bilbao eta konpainiaren PNV autonomista (Arzallus berak “michelin” bezala definitu zituenak) eta bestetik Ibarretxe, Egibar… Oso eskasak direla erakutsi dute, ez dakitela non dauden eta zertara jolasten. Subiranotasunaren bidea aurkitu nahi bada “michelin” horiek Joseba Arregirekin batera bidali behar dira, txerri askara.
Azkenik ETA eta Ezker abertzale historikoa ditugu. Zer ari da gertatzen hor barrenean? Nik behintzat gauza arraroak sumatzen ditut. Euskal Herriak lehen bailehen behar du Ezker Abertzale ofizial politiko bat (eta soilik politikoa), indartsua, herri honetako independentistok ordezkatuko gaituena. ETA bizirik den bitartean ezinezkoa da hori.
Erakunde armatuarekin amaitu behar da, baina horretarako giltza soilik haiek dute. Rubalcaba oker dago konfliktua poliziaren bitartez isilduko duela pentsatzean. Ez. Behingoz hitzegin beharko da, eta Euskal Herriaren autodeterminazioa onartu. Proiektu guztiak defendagarriak eta GAUZAGARRIAK ez diren bitartean Paco Lopezek askotan esan duen legez “lehen mailako eta bigarren mailako euskotarrak egongo dira”. Eta Paco ez dakit konturatu zaren baina abertzale, independentistok gara orain bigarren mailako Euskotarrak.
Bestetik, ETAren jarduna ez da oso logikoa, izan ere, azken bi hilketak KASUALITATEZ ANVk agintzen duen udaletan burutu ditu. Gauza hagitz arraroa. ETAren jarduna guztiz ulertezina da eta noski ez da inolaz ere bidezkoa.otegi.jpg

Bukatzeko: Alderdi abertzale guztiek estrategia on bat hartzen ez badute, posible da PSOEko hautagaia lehendakari izatea, hau da, Eusko jaurlaritza Espainiarren menpe izatea. Eta honek bi gauza ekar ditzake; abertzaleak behingoz suspertzea edo abertzaletasunak historikoki izan duen indarra galtzea. Kezkagarria? Nire iritziz bai.

Ekaitza bainuontzi batean