Pentsalari, filosofo, futurologo

Badira mila galdera egiten dizkiogunak geure buruari, eta erantzun bat dutenak, eta oso zailak direnak erantzuten. Historian zehar aurkitu izan ditugu pentsalariak, pentsatzen zutenak galdera hauek erantzuteko, erantzun preziatu hori aurkitzeko. Filosofo bezala ere ezagunak izan dira. Sokrates, Platon, San agustin, Descartes, anaximandro, anaximenes, Nietzsche, Einstein… Baina futurologoak gutxi izan dira. Eta izan direnak ez dira ezagunak honetxegatik hain zuzen.

Batetik Karl Marx jauna.
Honek gaur egungo gizarte kapitalista aurreikusi zuen bere manifestu komunistan. Marxek ez zuen komunismoan sinisten, nik uste ez zuela uste posible zenik ere, horregatik proposatu zuen, abisu bat zen idatzi zuena. Zetorrenaren abisua. Bete betean asmatu zuen futurologo zahar honek.

George Orwel ere kontuan hartzekoa da ez? 1984 liburuan komunismoa salatzen omen zuen, baina nik uste gaurko gizartearen marrazki perfektu bat; hori bai, karikaturizatua, egin zuela. Gizarte tentelduaren sistema. Irakurri liburua.

Denbora eta medioak edukiko banitu azkar asko itzuliko nintzateke hauengana, ondoren zer datorren galdetzera. XX.mendeko futurologoetan sinisten baitut.

Oier

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude