Pazientzia daukadanaren itxura egiten dut

Pazientzia daukadanaren itxura egiten dut –

Antsietatea izatea ez da batere erraza. Menperatzen saiatzen ari banaiz ere, beldurra ezkutatuta dago, zelatan. Orduan, hobeto egon arren, agertzeko posibilitatea hor dago. Nik pentsatzen dut itzalita dagoen pospoloa bezalakoa dela: buru gorria izaten jarraitzen du, beraz, ondo pentsatu behar dugu non botako dugun, gure ondoan dagoena ez erretzeko.

Pazientzia daukadanaren itxura egiten dutEgia esan, ez da erraza; alabaina, antsietatea izan dudan lehenengo egunetik, gauza asko pentsatu ditut bizitzarekin lotuta. Esaterako, beti presaka nabil eta, batzuetan, ez dut ondo ulertzen zergatik ezta zertarako ere. Gainera, dena menperatu nahi dut eta hori ez da posiblea. Horregatik, antsietateari esker, denbora pasatzea beharrezkoa dela ikasi dut, agertzen den momentuan arazoa konponduko dudalako. Jakina, arazo bat agertzen bada. Hori beste kontu bat da, batzuetan horrelako gauzak ez dira agertzen edo ez dira gertatzen, baina gure buruan hor daude, zelatan.

Hortaz, antsietateak gauza batzuk irakatsi dizkit, adibidez, pazientzia izaten. Behin, psikologoaren kontsultan, egoera hori Leninek abesten dituen bi abestik ondo irudikatzen dutela esan diot: “Miedo” eta “Paciência”. Lehenengoa Pedro Guerrarena dela uste dut. Honetan, beldurra agertzen da une guztietan. Antsietatea agertzekotan, edozein gauzak beldurra darama bere sorbaldan eta, une batean, “miedo que da miedo del miedo que da” agertzen da. Hala ere, bigarren zatia, ondorioa, pazientzia izatea da. Hori, beste abestian agertzen da. Entzutean, ni poetikoak ez daukala nabaritzen da. Bizitza presaka dabil, mundua ez da gelditzen; hor erdian hark pazientzia daukanaren itxura egiten du.

Hau guztia esan ondoren, laguntza eskatzea beharrezkoa dela esan nahi dut. Badaude ikasi duten pertsonak gu laguntzeko prest. Ezin dugu izan esateko beldurrik, laguntza eskatzean geure buruari sorbaldatik pisu bat kentzen diogu. Bestalde, gauzak kontatzen ditugunean, arazoari aurpegira begiratzen diogu, eta ez garela hilezkorrak ezta garaiezinak ere konturatzen gara.

Pazientzia daukadanaren itxura egiten dut

Eskola publikoko irakaslea naiz