Paradisura itzulera

Paradisura itzulera –

Aste honetan iraganean amets gaizto izan nuen tokira itzuli naiz. 6 urteren ondoren aurpegi berri asko ikusi nituen bertan, baina baita gordintasun giro hori goxoago egin zuten 3 aurpegi ez hain berri ere.  “Zure garaiko langile gutxi geratu gara, Maialen” esan zidan batek, “askok alde egin zuten beste asko jubilatu egin dira”. Nik ere alde egin nuen, edo hori uste nuen.

Paradisura itzulera

Pantailan nire txikitako argazki bat zegoen, 7 urte inguru nituenekoa. Hortz bat Tolosan eta bestea Singapourren nituenekoa. Kaosa. Desastre hutsa. Ondoan 12 urteko  argazki bat, hortzetako lehen ortodontzia kendu zidatenekoa. Ondoan beste bat, 16 urterekin, hortzetako bigarren ortodontzia kendu zidatenekoa. Zoriontsuen argazki honetan nago, noski.

Zoriontasun horren arrazoi zerrenda luzea zen; agur ortodontzia betirako (gaixua…), frenillo, endodontzia eta hagin kentze guztiak atzean utzi nituen (benetan gaixua…) eta libre sentitzen nintzen (pfff…). Pantailan 26 urteko gazte dezepzionatu baten argazki berri bat agertu zen. Gaur egungoa. Back to paradise. Drama. Oztopo, amets gaizto eta ortodontisten sermoi guztiak atzean utzi nituelakoan, berriro hastera. Hemendik aurrera, argazkiei erreparatzean zuzenean 26 urteko gaztearen argazkian jarriko ditut begiak. Erreferente baita. Ikasi duen txitoa. Eta ez, ez naiz ortodonzistaz soilik ari. Noski ezetz.

 

Paradisura itzulera

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude