Papirus

Uribarriko kaleetan ibiltzea gustoko dut goizean. Arnomendi kafetegitik atera eta bueltaxka ematea, bakarrik. Inori esplikaziorik eman gabe, inorengatik kezkatu gabe, baina denekin oroimenean. Oroitu bertso eskolaz, han botatako bertxo eskasez, eta Etxeberriatarrez. Oroitu koadrilaz eta dardo partidez. Hondartzaz, gure txokoaz Xarabi eta Garaban parean. Xarabi+Garaban= Garabi taldeaz ere nola ez.
Inor ez naizen leku batean, kezkak ahaztu eta lagunak oroitzea, ariketa ona da egunero bonbardeatzen duten nere buruarentzat.

Ekaitza bainuontzi batean