Pailazokeriak

Pailazokeriak. Beti gustatu izan zaizkit pailazokeriak.

Zuri eta soilik zuri farrea eragiten dizutenak batez ere. Kristonak dira, zalantza izpirik gabe. Erlaxatu egiten dute pailazokeriek, eta une batez bada ere, itxurakeriaren bukle horretatik ihes egiten laguntzen dizute.  Itxurakeria, antzeztea, zure bizitza puta osoa osotzen duena (Barka espresioa).  Bai, hainbeste itxuraren aurrean edonor nazkatzen da, hainbeste kezkatu pitokeriez, ezertarako balio ez eta gure denboraren ehuneko handiena bereganatzen duten txitxiplastoez. Kaka egiteko ere balio ez duen denbora portzierto (Barka berriro). Kontzientzia-edo dugunetik, tantoz tanto betetzen joan garen aurre juzkuen itsaso batean igeri egiten duten gorotzak. Guk soilik. Dena zera irrazionaletan oinarritua dago, hau da, denok ganbaratik jota gaude oso. Besterik gabe ametitu eta aurrera egitea den errazarekin aizu: bizitza pailazokeria puta bat da eta gu etengabeko erredundantzia putan galduta bizi garen pailazoak (Ze arraio! ez barkatu ez ostiak!); eta zure kasuan ez bada hala, arazo erraldoi bat daukazu. Kezkatu, dena zuretzat.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Pailazokeriak”-ri buruz

  • Burutik sano bizitzeko geure buruari barre egiten ikasi behar dugu derrigorrez. Halaxe esaten zuen Hermann Hessen estepako otxoak eta horri ekingo diogu mundu zoro hontan bizirik irauteko.

  • halaxe esaten zuen… 🙂