Oso-oso ttikia naiz

Espektatibak dira edozein hondoratu dezaketenak. Asmo onen asasinoak; begirada, esaldi edo keinuetan, kontzientzietara bidaiari. Espektatibak dira edonor hondora dezaketenak. Egun hauetan jende handiz, jende onez inguratuta egon naiz. Baina ez dut ezertxo ere ikasi. Ez dut ezer berririk ikusi. Oso-oso ttikia eta ezdeusa naizela sentitu dut soilik.

Gazteegia, berriegia, naizela zaharren mundu honetan.

Ekaitza bainuontzi batean