Oro errana

Oro errana –

Oro errana

“Oro errana da, aspalditik”, Angel Erroren arabera. “Oro errana da, baina ez nik”. Eta halaxe gabiltza, errana dagoen guzi hori erran nahian, eta batzuetan ez ote dugun errateagatik erraten, ez besterik. Eta zenbat erran, aurretik pentsatu gabeak ere. Zenbat erran, iruzkin edo txio irakurtzen ditugun egunero publikoki iritzia plazaratzerik ez dela salatzen. Zenbat erran ustel, usteak baizik ez baitira. Edozein iritzi edo irudi etengabe argitaratzeko behar ase ezina duen espeziea gara?

Eta hemen nago ni ere, erranak direnak nire modura erran nahian: paper zuri baten aurrean belauniko, erratea behar bihurtuta, tarteka. Ez ote dudan nik ere dena errana; ez ote dudan errateagatik erraten orain erraten dudana. Ez ote duen beste norbaitek erran beharko bide honetatik beste batzuek dagoeneko erran duguna.

Udan deskantsatuko dugu pixka bat. Bukatuko dira iritzi erauntsiak, eta baliatu genezake gelditu eta pentsatzeko. Erran aurretik, pentsatzeko.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko ekainaren 14koa]

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude