Originalagoak izan gaitezke

originalagoak izan gaitezke-

Asteburu honetan askorentzat desastre, kaos, agonia, neke eta urduritasun iturri den fenomeno bat dator. Ez, ez naiz Arimen Gauaz ari, ezta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko asteaz ere (portzierto esan didate igandean 19.00etan Victoria Eugenian giro polita egongo dela), ezta derbyaz ere.

Fenomeno hau oso presente egon da aste honetan. Gai honek kezkatzen bazaitu, dexente daramazu atzerakontua egiten. Bereziki sukaldeko erlojuek kezkatzen zaituzte, gehienak analogikoak izanda eskuz aldatu beharko dituzulako. Halaxe da lagun, asteburu honetan ordu aldaketa dator.

Gizartea bitan zatitzen da horrelako asteburuetan. Aldaketa hau drama bat da askorentzat, bizi estiloa, ohiturak eta azalaren kolorea aldatzen zaizkie. Drama hori ezin ulertu dabiltza beste asko. Azken horien artean kokatzen dut nire burua, baina drama friendlya naizenez ez naiz lehenengo kolektiboarekin sartuko. Edo ez haiekin soilik.

Originalagoak izan gaitezkeFenomeno honek harekin beste fenomeno bat dakar: urtero urtero urtero errepikatzen diren esaldiak. Gizaki automatizatuak gara. Iraila datorrenean Berri Txarraken “Iraila” edo Green Dayren “Wake me up when september ends” abestiak argitaratu ohi dira sare sozialetan. Zergatik? Automatiko ateratzen den zerbait delako. Guay.

Ordu aldaketarekin berdin. “Ordu bat gutxiago/gehiago lo egiteko”, “parranda egiteko”, “gogoratu ordulariak aldatzeaz”, “mugikorra bera bakarrik aldatuko da ala nik aldatu behar dut?”, “gogoratu bihar 8:00ak 7:00ak izango direla”, “hemendik aurrera eguna berehala ilunduko da, zelako tristura” bla bla bla. Automatiko ateratzen diren esaldiak dira. Ez naiz hipokrita izango, nik ere aipatu ditut. Ni ere ordubete lehenago agertu izan naiz partidaren batera. Eta nik ere bota diot nekearen errua ordu aldaketari.

Hain zuzen, azken hori behar dugu denok. Udaberrian nekatuta gaudela? Udaberriko abstemioagatik (ez dakit horrela idazten den) da eta kitto. Ase geratu ohi gara nekearen iturria identifikatzearekin. Hurrengo bi astetan nekatuta bazaude baduzu aitzakia, ordu aldaketa. Bizi estilo azeleratua, lan erritmo saturatua, guztira iritsi nahia? Bagh. Horrek ez du nekatzen.

Nire iritziz, esango dut, originalagoak izan gaitezke. Errepikakorra izateak ere nekatzen baitu. Kexatzen diren horiez kexatzeak ere. Kexati berri bilakatzen baitira zuzenean. Kexatien kexu diren kexati horien kexati ari naiz izaten oraintxe badakit. Kontua da (batzuetan adarretatik noa, barkatu) betiko esaldi automatizatu horiek hobetu ditzakegula.

Ordu aldaketa honetara ez gara garaiz helduko. Sentitzen dut, baina twitterren sartu besterik ez dago esaldi automatizatu horietaz saturatzeko. Baina hurrengora iritsi gaitezkeela uste dut. Benga, ni hasiko naiz: “Azkenean jakingo dugu zer sentitzen duten kanariarrek!”

 

originalagoak izan gaitezke

ZUZEUko erredakzio kide

Zer duzu buruan “Originalagoak izan gaitezke”-ri buruz

  • Ordua EZ aldatzea datorren urtean izango dela esan duten arren, baietz EZ aldatu ordua aldatzeko ohitura!

    Jendea maneiatzea hain laket duten eliteak izanik, utz beza jendeak manipulatzen, haien gustua egiteko… Zer kostatze zaigu ba… Apur bat gehigogatik…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude