Orduan


Batzuetan hilabete bat
ez da ezer.
Segundu bat nahikoa da.
Segundua eternitate da.
Eta begiak ixtea eta zabaltzea
da segundua.
Ate bat irekitzea
hiltzea
edo
berriz, jaiotzea.
Segundua.

Auto bat, argazki bat,
argazkia begiratzea
ur ertza
ertza.
Zigarroa itzaltzea
urduritasunari ukabilkada ematea
arnasestuan,
arnasestua
da segundua.
Irriparre estua.
Albatroaren hegalkada
da
segundua.

Ordu baten
hirurogeirena.

Pausu bat
espaloian.
Ixiltasun unea
telefonoan.
Eskegitzea
da segundua.
Bai esatea
edo ez
edo…
begirada jaistea.
Segundua.

Orduak beti doaz
burua gezurtia da
bihotza zintzoa,
ez duena beti asmatzen,
baina
esango dizuna iritsi dela ordua.

Eta orduan…
orduan
aurkitzen
duzu zeure burua.
zeure segundua.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Orduan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude