Ongi etorri!!

ETAk armak utzi bezain laister euskal presoak Euskal Herriratu eta delituzko kargurik ez daukatenak aske utziko zituztela entzuten egon gara hedabideetan behin eta berriro. Hasi dira, bada, esandako hori betetzen.

Gaur goizaldean preso zeuden bi lekeitiar beraien etxera bueltatu dira, Gaizka Likona eta ZuriƱe Gojenola. Baldintzapeko askatasunean utzi dituzte fidantza bat ordaindu ostean.

Hainbat euskal gazte daude preso oraindik pentsatzeko era zein ideologia dela eta. Amets ugarik jarraitzen dute preso, oraindik orain, hemetik hurrun dauden gartzeletan. Askatu ditzagun, bada, amets horiek, denak batera, aske, errealitate bilakatzen saiatzeko, pasuz-pausu gure herria eraikitzeko.

Esperantza berpizten dute mota honetako albisteak, segi dezagun, beraz, esperantza ereiten eta ametsak eraikitzen…

Zorionak eta ongi etorriak!

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara

2 pentsamendu “Ongi etorri!!”-ri buruz

  • delituzko karguak??zer da hori??odolezko delituak ziango dira ezta??ze kartzelan baldin badagoz, izatez, nahiz eta asmatuta euki, delitu bat burutzegatik izan da…

  • ez ei dabe delitorik ein, edo behintzat eztauke horren frogarik, nik irakurri dotena idatzi dot