Olatuek hondarretan uzten duten marraz

Hitz egin nizun olatuek hondarretan uzten duten marraz. Nola begiratzen nuen… nola galtzen nintzen ene buruan lehenik eta lurrean bertan gero. Hitz egin nizun gorria bihurtzeaz lehen urdina zena, aiztoaz zerua zulatzeaz, ilunabarrak gaua ekar zezan. Hitz egin damuaz eta ¡totzeaz, desterratutako ardi beltzez edo ardi zuri lokaztuez. Berdin dio azken batean.
Hitz egin nizun.
Baina ez dut erantzunik jaso
eta ez dut erantzunik espero.

Ekaitza bainuontzi batean