Olatuak putzuetan

Batzuetan iraganak bizitzen gaitu
ur hiletan olatuak hazten dira
gaur balitz bezala

Batzuetan iragana bizitzeari uko egin behar zaio
ez baita miragune huts bat besterik
zinema ohial batean.

Batzuetan
iragana da gaur
oraina atzo
bizkor bihurtzen duena.
Olatuak ur ertzera iristen dira.

Bion artera.
Dena oroitzen duten
putzuetan.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Olatuak putzuetan”-ri buruz