‘Olatu berdeak eta mendi urdinak’, krimen bat Kirmen

Goizean goiz jaiki eta bazoaz. Utzi duzu ohea, utzi dituzu ‘Heliodoro La Torre’ kale oraindik arrotzeko, pisu arrotzeko, gela arrotzeko, ohe arrotzeko, zure maindire eta mantak. Oraindik nagiren batek jarraitzen du itsatsita aurpegiko zimurretan. Goizeroko maskara bera ezin erantzi. “Adina izango da”, pentsatu duzu. Inozoa.

Ankutsik moketa zarpaila oinen pean nabari, eta berotasuna mantenduz, sukaldera zoaz kikara bete esne epel edatera. Inoiz baino zailagoa egin zaizu marmolezko baldosetara egin beharreko pausoa. Hoztasuna buruko azken ilera iritsi zaizu. Hotzikarak hartu dizu gorputza, eta ez du askatu nahi.

Esnea tragoz edan duzu moketaren beroa berriz sentitzeko irrika larriz. Nahiago berotasun mota hori. “Unean unekoa da garrantzitsua”. “Zein ondo orain”.

‘El País’ egunkaria geroz eta meheago argitaratzen dute. “Krisia iritsi ote zaie Prisakoeri ala?” Jesarri zara, astelehen buruzurietan egin ohi duzun legez. Lasaitasunez ‘gaurkotasunez’ janzteari ekin diozu, kalean hotz egiten baitu sasoi honetan.

Kirmen Uribek narratiba saria irabazi duela dio titularretako batek. Deigarria, polita, gustukoa zaizu berria. “Hori da hori meritua!” Lorpen bat da euskararentzat, edo hala deritzozu behintzat. Bizkor jo duzu albistea agertzen den orrialdera…

Orrialde osoa berari dedikatua. Argazki handi bat, Uribe pozik. Albiste mardula. Azpian iritzi misteriotsu bat; azpirago sinadura, “Patxi Lopez es lehendakari” Eguna arraro hasi duzu gero… harriduraz gainontzekoaz pasa eta Patxirena irakurtzen hasi zara: Begirada zorrotz, eskuko bi hatz trebeenekin sofa azpian dauden ile pare bat hartu eta mihiaren puntan ipini dituzu. Mahaiaren eskuineko hankaren alboan dagoen bolatxoa ikusi eta ahoan sartu duzu ileetatik pare bat milimetrora. “Ñam ñam” Ahoa itxi eta irensten saiatu arren, ezin duzu.

(Patxi Lopezen artikulua)

Krimen,

krimen arteari.

Arteari kirmen,

Kirmen.

Erantzun kirmentasunez Kirmen Uribe.

(+Gehiago hemen klik eginda)

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude