Oin-puntetan

Oin-puntetan –

Nire semea altua da eta oin-puntetan jarri behar dut nerabe gozakaitz hori besarkatzeko. Orain dela urte batzuk bera oin-puntetan jartzen zen lelokeri horietarako beti lanpetuegi zebilen aita hotz horri musu bat lapurtzeko.

Bizitza pasa dugu biok luzatzen eta makurtzen elkar maite gaitezkeen puntu zehatza topatu ezinik.

En fin

Jakob Rosen

Oin-puntetan

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.