OAEB
Ahaztu nauen orok irakur dezala hau. Kontuan eduki ez nauen orok. Iragan bihurtu nahi izan nauenak. Niretzat bihar dena berarentzat atzo ustela besterik ez da, eta gaurkoa misterioa.
Ez dakit.
Atzoko esne epela ere gozoa egon daiteke. Oraindik.
Begiak ireki nahi dizkiot, ahantzi nauenari, atzoan laga nauenari, iragan bat naizela uste duenari. Hemen nagoela eta betazalak zeharkatu behar baditut, zeharkatuko ditudala berak ikusteko.
ez naizela iragan ustela.
Hor nagoela, betazalen bestaldean.
Oier