Nortzuk dira gorriak, ama?

Nortzuk dira gorriak, ama? –

Nortzuk dira gorriak, ama?
La cartomante, Alma Erdmann, 1900
  • Atzo arratseko Tertulia Ezkutua biziki interesgarria, ezta, neskak?
  • Ba bai, gaurkotasun handiko gaia, ene iritziz ere.
  • Zer deritzezue gure Amonak ekarri zituen ñabardurei?
  • Niretzat interesgarriena Memoria Historikoaz egin zuen laburpena.
  • Bai neuretzat ere, batik bat “Zuri Ankerraren” historia hura. “Franco” deitzen zuten, ez?
  • Bai, ”Franco eta Franquista” delakoak. Eta gaur ere haien ondorengoak etorri direla agintera, azken “Erreferenduman”
  • Tira, zeozer bagenuen entzunda gure etxeetan, baina zer edo zer bakarrik. Gure gurasoek nahiko isilik eduki zuten gordeta, isilean.
  • Hura izendatu ere egiteko beldurrez edo…
  • Normala, ankerkeria hura aipatu nahi ez izatea. Jasan eben jasatekoarekin…
  • Tira, goazen Etxera, gure Ama itxaroten izango dugu eta…
  • Bai, eguerdia da honezkero.

  • Umeok, goazen hemendik beste leku batera.
  • Ama, nortzuk izan bi horiek? “Eskola” delako batez galdezka etorri dira.
  • Tira umeok, esan dizuet, behin baino gehiagotan, ez-ezagunekin EZ tratatzeko.
  • Baina nortzuk ziren bi horiek, halako muturrekin?
  • Zuri Etorri Barriak. Goazen bilketa egitera, eguerdia da eta… Eta badakizue ez duzuela esan behar ezer gure “Ikastola Ezkutuez”.
  • Horrenbeste badakigu, Ama. Askotan errepikatu diguzu eta…
  • Tira, goazen eguneko bilketa egitera, sasoia da eta…
  • Nora Ama? Betiko moduan “Lekueren Ortura”
  • “Lekuko” Ortura, umeok. Zaindu mesedez zuen ahoskera!

  • Bada, neskak, nik orain ulertzen dinat haboro “Zuri Etorri Barrien” kontu hori. “Zuri Ankerraren” ondorengoak ditugula eta… esan ohi dena.
  • PP-VOX dekakoak? Umm, hori haboro ulertzeko, beste Tertulia Saio bat beharko dinagu agian.
  • Eta gure Amonaren beste ñabardura interesgarri bat, gure “Ikastola Ezkutuaren” jatorria eta historiarena. Ez zaizue iruditzen?
  • Bai, txit interesgarria hori ere. Asko dinagu ikasteko oraindik.
  • Ah, zelan galdu genuen “Erreferendum” hura. Izan ere, ez genuen lortu burujabetza, Hezkuntza Programaziorako exijitzen genuen gutxienezko baldintza hura: “Programatze Talde Anizkoa” (P.T.A)
  • Eta hortik geure “Ikastola Sare Propioa” sortzea.
  • Zer erremedio. Gure Jentilitateko gurasoen kargura eta kontura izan ei zuan, Amonak atzoko “Tertulia Ezkutuan” azaldu zuenez.
  • Eta ostean Arrotzen propaganda gezurti nahasia: gurea “Eskola Pribatua” zala, eta eurena, barriz, “Publikoa”.
  • Bai, sakonean “Ideologia Borroka” zegon azpi-azpian. Horregatik komeni dun halako pasadizoak gogoratzea.
  • Eta gure Leinuen Memorian gordetzea. Tira, goazen orain Amarenera, zain izanen dugu eta…

  • Eta orain beste kontu bat, umeok. Zer egiten zenuten ordu horietan Ikastolatik kanpo? Sasi-eskola egiten akaso? Ez nadila enteratu halakorik egiteko kapaz zaretenik.

  • Ez Ama, pentsatu be ez holakorik! KORRIKA debekatu dutenez, Ikastolak “Korrika Txikia” antolatu dau, eta…
  • Eta?
  • Ba hori be galazo egin dabela “Guardazibilak”.
  • Beste horrenbeste! Badakizue orain kontuz ibili behar duzuela.
  • Bai Ama, “Argi ibili” behar dugula, sarri errepikatzen dozun lez.
  • Orain zoazte olgetan elurretara.
  • Aaah, ze polita elurra!
  • Ume hauek… Izan ere, hemen, gure Leinua bizi garen lautada honetan, ez da ohizkoa elurra egitea. Begira, KORRIKA ez balute debekatu, elurrarekin hasiko zen gaur berton, “Araba” deritzan lurralde hartan.

  • Ah, gainera neskak, beste kontu deigarri bat Amonak izendatu duena “Tertulia Ezkutuan”. Plandemia eta Umeen kontu hori.
  • Ah bai, eta nerabeena. Bada, nik bederen ez ninan ezagutzen auzi hori.
  • Umeen auzia, hartan ere.
  • Eta nerabeena. Ezta, neronek ere.
  • Gure umeek eta nerabeek zenbat pairatu zuten Aldi Plandemiko luze hartan.
  • Esaizu ba. Ni ere hunkituta utzi nau. Eta bai Arrotzen zein gure Jentilitatean gertatu zunan Umeen hura
  • Eta nerabeena.
  • Ume eta nerabeena. Biak ala biak izan zitunan, bai. Adin txiki horietakoa “arriskutsuak” omen zirela eta.
  • “Arriskutsuak” Nagusientzat, jakina.
  • Sekula halakorik! Eta hala zelakoan, badaezpadako botikak inokulatu zizkieten umeei…
  • Eta nerabeei.
  • Hala da, eta “Maskara” haiek ezarri Eskoletan zein Ikastoletan. Gure Leinuak ere ez zuen jakin geure ume eta nerabeak jagoten!
  • Gero,azkenean, ez zela horrelakorik esan zuten: adin txikikoek ez zirela inondik ere “Arriskutsuak”, alderantziz baizik.
  • Hortaz, hura ere “Buloa”? Arrotzen propaganda, agian?
  • Tira, ez dinagu inongo frogarik hori berresteko.
  • Entzun dudanez,gure Leinuko Guraso Talde batek, “Eguzkilore” deritzenak, oraintxe aurkeztu barri dau auzi horri buruzko txosten sakon bat. Izugarrizko albo-kalteak, bai organiko nahiz garuneko ondorio larriak…
  • Nerabe hainbatek buruaz beste egiteraino…
  • Tira, ez dinagu hori horregatik izan dela baieztatzeko aski frogarik.
  • Dena dela, geure Leinukook ere ez genuela jakin gure Umeak babesten!
  • Ezta gure nerabeak ere.
  • Gauza bat ez dinat argi geratu, “Plandemia” horren zergatia, eta zergatik deitzen dioten “Plandemia”. Hori ez don gure jatorrizko ahoskera ere.
  • Tira, nik ere ez zekinat. Hurrengo Ezkutuko Tertulia batetan argitzekoa agian.

  • Orduan Ama, nortzuk dare “Zuriak”?
  • Ai ume, oraindik txikiak zarete halako gauzak ulertzeko. Azalduko dizue bere sasoian, geroxeago, gure Ikastolen Sarean.
  • Eta nortzuk dira “Gorriak, Ama?
  • Gorriak geu gara, Ume.
Nortzuk dira gorriak, ama?  Nortzuk dira gorriak, ama?  Nortzuk dira gorriak, ama?  Nortzuk dira gorriak, ama?

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude