Normala al da?

sobria

Denok dakigun legez, gaur bozkatzeko eguna da. Hemen daukat nik aspalditik nirea prest, bere gutun azalean lozorroan. Gainontzeko partiduen gutunak ireki ere ez nituen egin, baina gaur, inongo igorlerik gabeko sobre itxi bat aurkitu dut nire gelan, antza denez, etxera igo eta bere zuritasunaren erakarpen eza dela eta bertan behera part utzita

Ireki dudanean, nire pentsamenduekin bat ez datorren partiduaren logoa agertu zait begi bistan DZART! Eta apurka apurka irakurtzen joan naizen heinean gero eta harridura handiagoa neukan.

Bada, gutun horren bidez, gaurko egunean Bildu bozkatzea erabaki txar bat litzatekeela eta beraiei bozkatzeko eskatzen dit partidu honek, Bilduri botua emanez gero Lekeitio bere urterik txarrenetara bueltatuko dela azpimarratuz (Kristalezko bola horietako batean begiratu ote dute?).

Guzti hau esanda galdera bat egin nahi dizuet, normala al da? Edo beno, hori baino zehatzagoa izango naiz, hori bidezkoa, legala al da?

Gutunaren zatirik bortitzeneki uzten zaituztet, EAJ maitea ni konbentzitzen saiatu den arugumentuekin, hain zuzen ere.

“Gutun honen bitartez, guretzat datorren igandean alderdi bat aukeratzeko momentuan garrantzitsuak diren puntuak azaldu nahi dizkizugu:

1. Independentzia edota Nafarroa Euskadi den ala ez eztabaidatzeko bozkatuko dugu? EZ. Lekittorentzako onenak diren pertsona eta proiektuak aukeratzeko bozkatuko dugu? BAI.

2. Bilduri botoa emanez, berriro bueltatuko ginateke Lekittok izan zituen momentu txarrenetara.

3. Lekitto eta lekittarren alde lan egin ahal izateko gure bozkak baliogarria izan behar du eta ez telebistako estadistiketarako baino ez duena balio.

EAJ-PNV-kook BETI bete dugu gure programan agindutakoa.

Hemen azaldutakoak igandean herriarentzako alderdi onena izango denari botoa emateko balio izango dizuelakoan gaude. Aukera bakarra EAJ-PNV da.

Zuretzako eta Lekittorentzako boto baliogarria, EAJ-PNVri emango diozuna da.

Eskerrik asko”.

Harrituta ala ez?

Ni bai behintzat…Nire iritzia aldatu beharrean iritzira are sutsuago eutsiarazi didate. Ez da ezergatik PNV!

Argitu beharra daukat ez dela sobre guztiz zuria, nire izen abizen eta helbidea dakartza, pertsonalizatua da. Hori mitinetan egitea ondo deritzot, bakoitzak bere burua saldu behar baitu, baina niri pertsonalki hori bidaltzea, nondik-nora??

Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.

5 pentsamendu “Normala al da?”-ri buruz

  • Arrazoi osoa daukazu!Neu be oso flipata gelditxu nintzan. Lehen baneukan argi nori botua emon EZ, oin inoiz baino argijaua daukat, eskutitz politx hori irakurri ostian.

  • Beraien programa ez dute ezertan aipatzen… egingo zuten ba…

  • Zarautzen ere antzeko zerbait egin dute. Aurreko legeldian beraien “programari” kasurik egin ez diotenez eta inork beraiengan sinismenik ez duenez (zerbaitegatik izango da ezta?) besteei kontra egitea izan da estrategia. Ez zutena espero da, zure kasuan bezela, botua irabazi beharrean galdu egin dutela.

    Bilduk Euskal Herrian eta Gipuzkoan jaso dituen emaitzak IZUGARRIAK izan dira. Zorionak euskal herritarroi!

    GORA EAJ-PNV!!! Jajaja!

  • Lelengo ta behin milla esker nire bloga irakurri da parte hartziagaitxi. Da bigarrenik argitxu bihar dot horrek kartiak ez ebala nire botua aldatu e? ariñaotik neukan bota erabakitxa, baña horrek kartiak sekula nori EZ bota erakutsi eustan. Ajajaja!! Gora ARAAAN!! =)

  • Argi geratu da bai Iraitz 🙂 Egia esan ez dakit nork hartzen dituen horren kanpaina erasokorrak egiteko erabakia, baina hobe lukete futbol zelai batera animatzera bidali. Beldurra sartze horrek kontrako efektua egiten du buru pixkat duen edonorengan. A! Baina agian hori da kontua, mozoloegiak garela gu, bururik ez dugula, eta itsasargia behar dugula ulertzen ez dugun ozeanoan ez galtzeko…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude