Noraezean

Esperantzaren hostoak
Esperantza orbelduta
Hotzaren suaz kiskalduak
Hotzaren suak ustelduta

Nire basoan negua da
Orainak nauka baituta
Izurrite bat zara
Alkohol artean urtuta

itsuan behingoz ikasi nahi dut bada
zin egina ikasi nahi dut ahazten
urrutira ikasi nahi dut alde egiten
iraganean…

Urrutira noa noraezean
Urrutira zure itsasertzean
Urrutira orainak baituta
Urrutira dena amaitu da.

Gela ilun bat bada
Amildegira bidean
Etorkizun arrotza
Iragan ahaztu artean

itsuan behingoz ikasi nahi dut bada
zin egina ikasi nahi dut ahazten
etorkizunetik ikasi ihes egiten
noraezean…

Urrutira noa iraganean
Urrutira zure itsasertzean
Urrutira orainak baituta
Urrutira dena amaitu da.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude