Nikaraguara

nik.jpg

Azken orduko presak direla bide bizitzera ohituak, edo agian hobe esanda, kondenatuak gaudela dirudi. Krokodiloaren aginaren zorrotza ipurdi ertzean nabaritzean mugitzen hasi ohi gara, eta mokadu ederra galtzearekin batera, krokodiloa urrun delarik, berriz lasaitasunean ondoratuta ikusten dugu ingurua. Geldo.

Begiek “nahikoa da!” esan arteko nekeak, nire motxilaren pisua biderkatzen du, lotsagabekeriaren hainako zifra batengatik. Baina zer egin bada, ezin badut jadanik deus egin? Nahikoa dut pisutxu zaidan hori, alboko jesarlekuan utzita damutzearekin eta inprobisazioan sinistearekin. Idazteak zatitzen ditu lotsagabekeriaren eta “zer eginaren” pisuak.

Nork daki, agian Nikaragua aldean izango dute internetik, eta agian nork edo nork irakurriko du testu hau. Nork daki, agian ez. Berdin dio, dena ezin den arren, nik ez dut amore ematen eta horrek ekar dezake frustazio zekena, dena ezin baita…

Badena, dena da ordea eta testu honekin hori ez dut aldatuko. Frustrazioa sortuko dudala, desastre huts naizela eta izango naizela dakidan arren, nik ez dur amore emanen.

O.A

Ekaitza bainuontzi batean