NERE ZORITXARRAK DOAZ AMETSEKIN BATERA

Doinua: Nere zoritxarrak doaz…

Nere zoritxarrak doaz

ametsekin batera.(bis)

inork merezi ez duen

amaiera batera.

Ezin egin atzera,

amore ematera,

noizpait iritsiko al naiz

neroni izatera.(bis)

Neroni izate horrek

preziorik ba al du,(bis)

zeren oraindik ez det nahi

nere arima saldu,

begi biak itzaldu,

deabruen esklabu,

milla urtetako guda

bi egunetan galdu.(bis)

Milla urtetako gudak

bere fritua dakar(bis)

Odol asko isuri da

urte hoietan zehar

borrokan su eta gar,

ez al da sufritu lar,

fruitu txiki baten truke

milla urte ezbehar.(bis)

Fruitu horren beharra det

neroni izateko(bis)

urte askotako miƱa

nolabait ahazteko.

Emaitza onartzeko,

bakea izateko

Zazpi bizi, zazpi amets

herri bat bitarteko

irri bat ernaldu dadin

zoritxar bakoitzeko.

O.Arantzabal

Ekaitza bainuontzi batean