Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi

Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi –

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega (@muxkilla)

Neomatxistak detektatzeko 10 esaldiOso ikastaro interesgarria egiten ari naiz Pikara Magazine-ren eskutik: Periodismo de-generado. Feminista, interseccional, incisivo y transgresor (Generorik gabeko kazetaritza. Feminista, intersekzionala, ziztatzailea eta urratzailea).

Lantzen ari garen materialen artean, asko gustatu zait artikulu hau eta itzultzea erabaki dut (ideia nagusiak, behintzat; eta ziur nago gehiago ere izango direla). Oraingo hau 2015ekoa da, Marta Güelfo Marquez psikologo, orientatzaile, aktibista sozial eta feministak La Replican publikatutakoa. Ez da berri-berria, beraz, baina zoritxarrez, oso baliagarria izaten jarraitzen duela iruditzen zait. Honi esker astakirten pila detektatu ahal izango ditugu (eta aldatzen laguntzen saiatu!), eta guk ere kontzeptu batzuk argitu ahal izango ditugu gure buruan.

.

Hauxe da neomatxista

Ez da erraza egunero berarekin borrokan aritzea. Horregatik, interesgarria da detekziorako dekalogo bat eskura edukitzea, baita zer erantzun jakitea ere. Zuekin, neomatxista:

  1. Ez naiz ez feminista ez matxista, berdintasunean sinisten dut: Hau oso errore komuna da eta ezjakintasuna du oinarri. Gizon eta emakumeen eskubideak berdinak izan daitezen aldarrikatzen duen mugimendua da feminismoa. Matxismoa, berriz, gizona emakumearen gainetik iraunarazten duten jarrerek, portaerek eta sinesmenek definitzen dute.
  2. Gizonen aurkako genero-biolentzia ere badago: Gizonen kontrako genero-biolentziarik ezin da existitu, ez baitago gizona zapaltzen duen sistema ideologiko edota kulturalik. Egungo sistemak emakumea zapaltzen du, horregatik hitz egiten dugu emakumeen aurkako genero-biolentziaz. Bikotekideen edo bikotekide ohien artean ematen da, gizonak aplikatzen du emakumearengan, eta patriarkatuan du jatorria, androzentrismoan, posesio sentimenduan, eta amodio erromantikoaren ideia tradizionalean. Kultura guztietan ematen den fenomeno soziala da, eta Espainiako Estatuan, bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako 50, 60 edo 70 emakume uzten ditu urtean. Emergentziazko egoera da, beraz. Erantzuna behar du hezkuntza aldetik, sozialki, baita politika konkretuak ere.
  3. Salaketa faltsu asko daude: Espainiako Fiskaltza Orokorraren datuen arabera, salaketa faltsuak %0,018 dira (datu hau 2014ko memoriari dagokio, hemen duzue).

Irakurri 10 esaldiak Kaixomaitia.eus-en blogan >> https://goo.gl/cMSLJu 

.

Beste Iruzkin batzuk: 

Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Contra_violencia_machista.jpg 

Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi
genero biolentzia, kaixomaitia.eus, la república, Marta Güelfo Marquez, matxismoa, Nagore Vega, Neomatxismoak, Salaketa faltsuak

13 pentsamendu “Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi”-ri buruz

  • Gora neomatxismoa 2017-11-23 11:44

    Gizon feminista bat detektatzeko metodoa: ez du barrabilik, ez du larrua jotzerik eta eusko jaurlaritzaren diru laguntzak jasotzen ditu.

  • Oraingo inkisitoreek neomatxistak eizatzen dituzte. Ze artikulu penagarria, hamaika ergel eta nazkagarri jende gaixoa zapaldu dezan bere lerderiaz.

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Aldizkari feminista batean irakurrita nago zera, (gizonezkoei zuzenduta), “emakume batek hitz egiten duenean, zaude isilik eta entzun.” Zer detektatzeko balio ote du horrek?
    Agian hobe litzateke aztertzea zergatik dugun Kaixomaitian seguru asko munduko errekorra dena: Emakumezko 1000 perfiletik gutxi gora behera 40k bakarrik dute argazki bat. (Gizonezkoenak ezin ditut ikusi baina ez nintzateke harrituko hor ere munduko errekorra izango bagenu). Nonbait askoz errazagoa da hemen sexuaren inguruko gai bazterreko eta exotiko guztiei heltzea, eguneroko arazo potolo arruntari heltzea baino.

  • kaixomaitia.eus

    Iñigo Arandia nauzu, kaixomaitia.eus-etik.
    Lehenik eta behin mila esker zure iruzkinarengatik, zure izenean egindakoa, argazki eta guzti. Bejondeizula.
    Aldizkari feminisitan irakurritakoa ez naiz agian egokiena erantzuteko, testuingurua ezagutu gabe bereziki, baina esaldi horrek balio dezake emakume ahaldundu bat detektatzeko, adibidez.
    Ez dakit erabat ongi ulertu dudan zure iruzkinaren zentzua (okerrekoa bada, aurrez barkamena eskatzen dizut) Ez dakit “arazo potolo arruntari heltzea” diozunean zein arazo potolo handi arruntaz ari zaren eta.
    Hemen xume nire gogoeta:
    Kaixomaitian errekorrez, ba bai, oso posiblea da lehena hala izatea, emakumezkoen artean oso gutxik jartzen duten euren argazkia, 1700 emakume pasatxotik 142k dute argazkia (%8) gizonezkoekin konparatuz gutxiago, baina ez hain nabarmenki. Agian argazki pribatu eta irekien artean egon daiteke ezberdintasuna gehiago. Bai hala da. Honek zer adierazten duen? batek daki, baina emakumezko eta gizonezkoen artean ezberdintasunik bada, ziurrenik, badu zerikusia euskal gizartean ere, badugun genero berdintasun ezarengatik ezta? diot nik… Alegia, plaza publikoan emakumezko bat desiatzaile gisa azaltzea (aktiboa) eta ez desiragarri gisa soilik (pasiboa) oraindik ere, antza, ez bait da normalizatuta dagoen egoera bat. Gainera eta kaixomaitia.eus zuk ongi ezagutzen duzun euskal komunitateari soilik zuzendutako zerbitzua izanik, hau are txikiagoa denez, eragin handiagoa duelakoan nago. Nire gogoeta xumea da, agian izango ditu, noski, beste mila arrazoi. Denek ere genero berdintasun ezan izangiodute ziurrenik jatorria.
    Kaixomaitiako blogean idazten ditugunei buruzkoak, bazterrekoak dira batzutan, noski. Hain zuzen bazterrean dagoenari ahotsa ematea, ikusgarritasuna ematea, ez al da bada gauza ederra? Ez al da bada ederra bazterrean dagoenari plazaren erdigunean lekua egitea? Euskaldunok ez al gara bada bazterrekoak eta exotikoak hegemoniatik begiratzen gaituztenen begietan? Nik nahiago dut txikiari ,bazterrekoari, heltzea, potoloari, hegemonikoari heltzea baino (potoloari heltzeko arazorik ez dudala ere esango dizut aurrez), bestela, kaixomaitia.eus ez baino holacariño.es edo hidarling.com sortuko nukeen ziurrenik, ezta? Potologoak, hegemonikoagoak dira espainola eta ingelera dudik gabe.
    Eta guzti hau esanda, jakin, kaixomaitia.eus-en blogan idazteko ateak zabalik daudela, txio honetan ikus dezakezun bezala https://twitter.com/kaixomaitia/status/809690770672406528 . Gonbitea da. Gai potoloak proposatzeko ere, nahiago baduzu. Ez dugu beti feminsimoaz hitzegiten, baina harreman afektiboetan heterosexualetan bereziki, feminsimoak duen garrantziaz jabetuta bere lekua izango du beti gurean. Bestalde, feminismoaz hitzegiteko ba da agerkari digitalik (klitto.eus). Gu bai saiatzen garela, ezinbestean, idazten duguna ikuspegi feminista batetik egitea. Gehienetan lortzen dugula esango nuke, eta kale egiten dugunetan, entzun, deseraiki eta ikastea baino ez zaigu tokatzen.

    Berriro ere mila esker Juan Inazio zure iruzkinarengatik.

    Begirunez,

    Iñigo Arandiak

    • Juan Inazio Hartsuaga

      Hain luze eta hain adeitsu idatzi eta gero ezin erantzunik gabe utzi zurea, besterik ez bada gutxieneko kortesiari eusteko. Halere, aipatzen nuen errekorra ulertzeko genero ezberdintasuna proposatzea argibide gisa, katiximako erantzuna da, arazoa aztertzeari bizkar emanda dotrinak agintzen duen horietakoa. Argibide horri jarraituta, generoen arteko ezberdintasun mailarik gorena gertatuko litzateke gure artean. inguruko herrialdeekin konparatuta, oso nabarmen gainera. Eta bistan da hori ez dela horrela. Arazo potolo arrunta diodanean, sexuari normaltasunaz hurbiltzeko euskaldunok ditugun zailtasun bereziak esan nahi dut, gure ingurukoean artean gertatzen direnak baino nabarmenagoak. (Modu erlatibo eta estatistikoan ulertu beharrekoa noski, baina inor gutxik ukatuko duena eta aipatzen duzun %8ko errekor horrek besteak beste, ederto erakusten duena. Zailtasun horiek, dira gure tabua, inoiz gutxi aipatzen entzungo duzuna, eta “bazterreko” gai horiez behin eta berriz estaltzen saiatzen garena, duela belaunaldi pare bat bekatua eta inpernuaren aipamenez estaltzen zituzten modu berberean. Pena hartzen dut, aspaldidanik ezagutzen dudan Kaixomaitia.com-ek zezena adarretatik heltzeko aukera alferrik galdu eta tabuak markatutako txirristan behera nola doan ikusita. Noski, hau nire iritzia baino ez da eta eskubide osoa duzue nirekin irizkide ez izateko. Beraz ondo esanak gogoan hartu eta gaziki esanak barkatu.

      • kaixomaitia.eus

        Kaixo berriro ere Juan Inazio,
        nahiko ados nago zure erantzunean diozunarekin. Oraingo erantzuna motzean egin nahi dut. Gai poroloari eusteari, nola egin beharko geniokeen, ez daukat garbi, Izan ere, kaixomaitiak nire ustez zabaldu nahi du eta harremanak, sexualitatea era natural batean, tabu (gehiegirik) gabe. Gai potoloari bereziki eutsi genion adibidez iaz egin genuen ikerketan KM_Sexuinkesta deitu geniona, nolabait zuk aipatzen duzun gaiari erantzuna eman nahiean edo.. ez dakit lortu genuen, baina saiatu ginen, eta oihartzun dexente izan zuen. Baina tira, ez dut debatea zurekin gehiegi luzatu nahi ez eta inor konbentzitu nahi. Geure txikitasunean gauzak ahalik eta hobekien egiten saitutzen gara. Batzutan lortuko dugu, besteetan ez. Kritika jasotzeko ere hementxe gaude, noski. Gabon. JMila esker eta jaso besarkada bat. Iñigo

  • Izen abizenekin badira ezabatzen dituzte iruzkinak. Anonimoki badira negar egiten dute. Feministek ez dute inor engainatzen, dagoeneko kartoizko itxurakeria bota eta Ozeko aztia agerian utzi dugu.

  • “Gizon eta emakumeen eskubideak berdinak izan daitezen aldarrikatzen duen mugimendua da feminismoa.”

    Oraindik ez dakit zeintzuk diren gizonok dauzkagun eta emakumeek ez dituzten eskubide horiek…

    “Gizonen aurkako genero-biolentzia ere badago: Gizonen kontrako genero-biolentziarik ezin da existitu, ez baitago gizona zapaltzen duen sistema ideologiko edota kulturalik.”

    Eta zer da ba dibortzio baten ostean gizonok parairatu behar dugun hori? Edo gizonok probarik gabe kartzelara bidaltzearen hori?

    “Espainiako Fiskaltza Orokorraren datuen arabera, salaketa faltsuak %0,018 dira”

    Eta artxibatzen diren kasuak zenbat dira?
    –La Justicia considera que en el 87,7% de los casos, los supuestos delitos denunciados no están probados, son archivados o sobreseídos o se trata de denuncias falsas o simulaciones de delito. En esta situación, según los datos del CGPJ, se encontrarían más de un millón de denuncias en ese periodo (1.299.578). (2004-2015)

    “Ez da halakorik existitzen. Neomatxismoak asmatutako hitza da, eta mugimendu feminista deabrutzea eta irrigarri uztea du helburu.”

    Zer dira ba matxirulo, heteropatriarkal, heteroaraua, heterokapitalismo? Ba gizon heterosexuala deabrutzeko hitzak.

  • Honelako zaborrak unibertsitateko “gizarte zientzien” esparrutik ateratzen dira, denon diru publikotik ordainduak, azaroak 25 inguru honetako egitarau instituzional guzti horien modura. Hitzaldiak, tailerrak, bideo emanaldiak… lanketa ideologikoa instituziotetik at nahi dugu!

  • Galdera bat daukat Iñigo Araindiarentzako: neskak mamada bat egiten badit eta nik iletik hartuta burua nire kontra presionatzen badut ahalik eta nire zakila sakonago sartu dadin bere eztarrian, hori ekintza matxista da?

    • Juan Inazio Hartsuaga

      Iñigori zuzendua den arren, nire iritzia emango dizut. Neskari gustatzen bazaio deskribatzen duzuna bezalako sumisio jarrerak hartzea sexu jardunean, baita gizonak zakarkeria puntuaz egiten duenean, ez litzateke matxismoa izango. Izan ere teoriaz gerta liteke neskaren ekimenez jardutea horrela eta mutilak apuro handi samarrez segitzea neskak agindutakoari. Era berean lau anketan jarriko bazina ipur masailak zabalduta neskak gerriko zakildunaz zure uzkiaren barrenak zulatzeko, ez litzateke feminismoa izango zerorrek eskatutakoa balitz. Izan ere gerta liteke neskak apuro handi samarrez egitea berea zure agindupean.

      • Baina ez al dira horiek dominazio eta sumisio ekintzak? Niretzat hori hegemonia estruktural baten berrafirmazio sinbolikoa da, gutxienez mutilaren kasuan. Kontua da nire neskari hori asko gustatzen zaiola, eta asko gogoko du ipur-masailetan zaplastekoak ematea lau hankatan egiten dugunean, eta baita atzetik ematea ere. Pentsatzen ari naiz berdintasunaren ideal hori ezinezkoa dela gure barrrenik ezkutu eta intimoenean daramazkigunean ezberdintasun horiek, nire neskaren kasuan gertatzen den bezala (ups, “nire” esan dut, eta hori jabetza adierazten du. Barka nazazue)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude