Negua

negua.JPG
Izurrite anker gisa, negua dator
luze, gogor
badator.
Esperantzaren hostoak jausi,
egin jauzi!
eta zuhaitzak hustu eginen dira
haizeari bide irekiaz hor.
Esperantza orbel
hotzaren suaz
orbelduaz
kiskaliz izotz.
Izurrite anker gisa, negua dator
luze bezain gogor.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude