Negua hirian

2015eko ikusiena ZUZEUn

Ilun da,

bihotza ilun du.

Burua leihotik ateraz:

farolik gabeko kaleak,

distirarik gabeko begiak,

emoziorik gabeko hitzak,

amodiorik gabeko kateak.

Hirian, gaur, dena da ilun.

Burua itzuliaz:

negua du barruan,

hotza du lagun.

Itzaletan jaioa,

hor doa, burumakur.

Masailean malkoa,

ezpainetan “agur”,

isilean urruntzen,

buruan zu, zu.

hiria, hotza, negua, olerkiak, zu

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...