Munstroen itzalpean

carcelero
Gaur komunikabideek mila itzuli ematen diete “austriar monstruo” honen jokabideari…

“El carcelero”, “El monstruo” eta kalifikatibo gehiago izendatzen edo definitzen zaila den gizon honeri deitzeko.
Batek baino gehiagok esan du ezin izan duela lorik egin.
Gosaria hartzen gaudela… goizero, ez gaitu jada ezertxok harritzen.

Beste pasarte bat liburuetarako.

Baina honek ez du eklipse bat izan behar begi okzidentalontzat. Ezin dugu halako berriek eklipsatuta bizi. Ez.

Gure arrantzaleak bahituak izan ziren duela gutxi Somaliako uretan, eta gureak ez dira euskaldunak soilik eh! to the parrot! Gureak diodanean barku hartan zeuden guztiez hari natzaizue.
Ederra pasa behar izan dute hauek ere.

Ez digu “Austriako munstroak” gainontzekoa tapatu behar. Ez gaitezen hipokritak izan.
Somalia itzaletan bizi da, ez dago legerik bertan, komunikabideak ez dira bertara iristen, han ehundaka “Somaliako munstro” egon litezke eta egongo dira, baina ez gara konturatu ere egingo, eta ez garenez konturatu ere egingo, ez diogu garrantziarik emango ezta?
Eta lo egingo dugu…
Hurrengo gosarirarte.

Oier

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude