Metraila gozoa

Aurpegi alai,
barrena triste,
eta begiak,
bi putzu.

Amodioaren aiztoak;
zeharka, doilor,
nau eritu.
Bi bala baino
garestiagoa, suertatu da
begirada.
Metraila bezain
mingarria, baina,
gozoa eztiaren
haina.

Goizero,
ekiarekin bat,
ene bi putzuetan
barna,
eztizko pausuez
lagatzen;
zu bilatzeko
aztarna.

Aurpegi alai,
barrena triste,
eta begiak
bi putzu.

Metraila bezain
mingarria, baina,
gozoa, eztiaren haina.

Taberna-zuloan
sei zerbeza,
laster da zazpigarrena.
Herituak
zauri guztiak
ezkutatzeko, hoberena

Nahiz bihar,
goizean,
berriz ere
ene bi putzuetan barna,
negar malko bat
pasako den.
Zure bila
ari dana.

Oier Aranzabal

Ekaitza bainuontzi batean