metastasia

Metastasia zabalduta
gorputz adarretan
zainak zeharkatuta.

Petaloak, hostoak
zure udazkena
udaberri ene begietan
loratu da minbizia
barren-barreneko larreetan.

Esan gura nizun lehenago
bihotza hartua dudala
sagarrak
pozoina bezala
baina medikuek diote…

Gurinduz noa
ezpain beroen beroaz
erein zenuen zure minbiziaren hazia
eta medikuek diote ez dudala zereginik.
haziz doa amore metastasia

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude