Mendi errebeldeak

pagoeta02.jpg

Galtza motzak janztea erabaki eta asmatu. Etxetik atera bezain laster nabaritu dut hegoaldeko haizea. Kaleak ongietorria eman nahi dio etxetik ateratzen den edozeini. Eguratsa umore honez jaiki zaigu.

Motxila ere arinagoa egin zait poligonoko farmazia igarotzean, hego haizea aspirina bat bezaka sartu da birikietara.

Eta pagoetari begira ibiltzen nihoala konturatu naiz jada jazten hasia dela hostoz, jada hartu duela kolorea eta eguzkiak eskertu egin diola. Horrela badu eta zer argitu; itsasoaz, hondar horiaz eta izokin koloreko teilatuez gain.

Kuriosoa da mendien jarrera… Negua eta honen laban hotzak zorrotzen daudenean, biluztu egiten dira elurrari boikota egin nahian bezala. Beroa, hego haizea eta zeru urdina agertu orduko berriz jazten dira apain apain… ekiari ongietorria emateko.

Nabari da nola mendiek ez duten katarrorik harrapatzen.

Etxeari oraindik ez diote kolorea aldatu, garabiek bertan jarraitzen dute… baina ez da, ez artilezko jertse gorridun amonarik, ez obrerorik ageri.

Oraindik ez da iritsi nire udaberria.

Bihar arte

Oier

Ekaitza bainuontzi batean