Manuel Lasarte

Manuel Lasarte –

Manuel Lasarte
Ume mokoa nintzela, askotan egokitu zitzaidan Kostako Trena erabiltzea. Elgoibarkoa izaki, Donostiako Lizeo batean ikasi behar nuela otu baitzitzaion gure aita egoskorrari eta, hala, 9 urte baino ez nituela, tren hura hartzen nuen astean bitan, batean hiriburura joateko eta bestean handik etortzeko. Hala ibili nintzen 14 urterekin Lizeo hartatik kaleratu ninduten arte. Askotan Manuel Lasarte ikusten nuen Donostiako geltokian. Donostia-Orio ibilbidea egiten zuen hark eta atsegin izaten nuen harengandik hurbil trenean eseritzea. Gure amamarekin irratian haren bertsoak entzutetik ezagutzen nuen. Gizon onbera ikusten nuen nik, lanetik etxera zihoana. Egia esan, bere lanbidea ez nuen ezagutzen, baina ikazkina edo izango zela pentsatzen zuen orduan nintzen haurrak. Izan ere, muturra eta eskuak belztuta ikusten bainizkion sarri. Gerora jakin dut erremintaria izan zela. Bart elkarrizketa batean ikusi nuen telebistan: “Pobre jaio eta behartsu bizitakoa naiz ni”, esan zuen. Eta ondoren: “Ezagutzen ditut okerragoak: pobre bizi eta aberats hildakoak”.

Manuel Lasarte

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)