Manchester 0-1Liverpool

“Eta zer!”

Hori esan zidan gizon hark, txapel kopadun gizon zahar hark, Manchesterrek galdu egin zuela esan nionean. Eskura nituen guraizeak hartu eta samian sartu nizkion. Ondoratu.

Odol ibai batek, nire urteetako negozio zen ileapaindegia gorriz tindatu zuen. Izan ere Orsay izan zen Liverpool-en gola. Dudarik gabe. “Nor haiz hi, hori esateko!”

Ispiluan ageri zen ilegorri hura nintzen, eskuan zituen artasiak, sudur potoloa eta bekain iletsuak. Ezpain inguruak odol tantez marraztuak, pintura gorridun ixipu bat aurpegi parean astindu banu bezala. Bata ere zikina; ileak tomate saltsan.

Atzean zen aitona ez zen konturatu ere egin. Egunkaria “irakurtzen” ari zen; alzheimerrak barrenak ustuta, odol erreka zapatetaraino iristen zitzaiolarik. Lur zurian zehar, Thames ibaia londresetik igarotzen den eran.

“Manchester bihotzean.”, eskua bihotzean jarri eta errezatzen hasi nintzen.

Fregona pasa nuen eta agureari moztu nion ilea. Orsay izan zen…

Oier 

Ekaitza bainuontzi batean