maiteminduaren bakartasuna

begirada fin hura ikusi orduko, hire izaite zilarrak dirdiran jarria naun. hire ondotik atera ezinean dabilen esteka motx batek bortizki lotua naun. bihotza ximurdikaturik, hire so soilaren zain…   hire zerbitzari izan nahi niken, musutruk! hire ordenu eta agintzen betearazle izan nahi niken, musutruk! hire gogo eta nehikarien osagile izan nahi niken, musutruk! bainan muttiko ttipi eta inuxent bat besterik ez naun hi haizenaren neurritik oso urrun sailkaturik…  MUSUTRUK emango nukeen guziak balorerik ez din, hire begietan eragin izpi bakar batek ere ez badun ihardokitzen.       hire ametsen protagonista ez naizen horrek, amets egiten din egunen baten mugak gaindituko ditunala, nere bihotz taupaden berri izan dezanan!!..

Eltzar

Ekaitza bainuontzi batean