Maitasunak beste izenik ez duenean…

Iker eta ni neu

 Maitasuna bakarrik dei diezaioket gure artean daukagunari, beste hitz asko ere erabili ditzakedan arren labur gelditzen baitira, txiki horren handia den zerbait izendatzeko…

Pertsona gutxirekin izan dut nik bat-bateko konexioa, ezagutzen hasi eta hasiera hasieratik ulertzea -ez baita erraza nire buru txorokilo hau ulertzea-. Zurekin bakarrik sentitu dut horren handia den sentimendu hau, eta gezurra dirudi, urte bi eta piku pasatu diren arren, oraindik ere hasieran baino gehiago maitatzea, lehendik ere handia zen hori egunetik egunera puztea.

Gure denboraldi txarrak ere izan ditugu Iker, bi geltoki elkarrekin eman dugun denboran zehar. Geltoki tristeak gure bidean, ilunak, amorruak eta haserreak hitz egiteari aurre hartu ziotelako askoz ere ilunagoak eginak.

Pertsona berdinak egon ziren geltoki bietan, gure bidea oztopatu eta urratzea lortu zuten pertsonak, nire burmuinean gerizpa luze bezala irudikatuak…Berriro ere gure bidean agertzea nahi ez dudan itzal beltzak.

Baina guzti horrekin argien gelditu zitzaidana, ni zu gabe ez naizela ni da, ni hori zuk ere osatzen duzula, zu egon ezean hutsik, bakarrik sentitzen den nia. Baita zu ni gabe ez zarela zu ere, ni gabe triste dagoen zua, nia gabe goibel dagoen zua.

Ezin dut dekribatu begietara begiratzen garenean sentitzen dudana, askotan hitzik ere egin gabe ulertzera iristen gara…Zure begi berdeak, batzuetan gris besteetan erdi urdin, poztasuna ematen didate, barruan daukadan zerbait pizten didate…Zuak sua pizten dit…

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara

Zer duzu buruan “Maitasunak beste izenik ez duenean…”-ri buruz