Maitasuna, lirika gutxi eta epika asko

Maitasuna, lirika gutxi eta epika asko
Maitamintzeaz eta maitasunaz idatzi du Amatiñok bere blogeko azken sarreran, ez baitira gauza bera.
Maitasuna, lirika gutxi eta epika askoMaitemindu eta maitatu bi gauza berdinezak dira. Maitemina askorik iraun beharrik ez duen zirrara da; maitasuna, aldiz, luzaro iraun ohi duen jarrera. Maitasuna da, saiatu beharraren beharrez, ohitura bihurtzen den jokamoldea, ahaleginik gabe bideratzen den jokabide zaila.
.
Pello Esnalek atzo idatzi zuen (DV, 2017.02.08) bere ohiko artikulu txukun horietako bat, non azaldu zigun “maitemindu” hitza Orixe handiak asmatu zuela, 1930 urtean.
.
Auskalo 1930 urte arte berdintsuak edo parekoak ote ziren maitatzea eta maitemintzea, baina gaur egun, behintzat, ñabardurak erraz baztertzen diren gero eta gizarte arinago eta arolago honetan, arras berdinezak dira bata eta bestea.
.
Auskalo zer dioten honetaz guztiaz entziklopediek eta pentsalari handiek, baina nik badut astebururo mendi-laguna alboan, kontzeptu bi horiek argi asko bereizten dituena. Gasteizen bizi den eibartarra jaiotzez, telekomunikazio-ingeniaria, sektore berri honetako enpresa dezente handiaren kudeatzaile ona
.
Mendikada luze horietako batean zehar entzun nion behin, maiteminak ezer gutxi duela zer ikusirik maitasunarekin. Maitemina zirrara baino ez omen da, nolabaiteko suspertzea, beroaldia, lirika asko eta epika gutxi. Maitasuna, aldiz, alderantziz, epika asko eta lirika gutxi; inoren nahia eta atsegina hobetu eta gehitu beharraren beharrez, ohitura bihurtzen den jokamoldea, zailtasuna erraz bilakatzen duen jokabidea.
.
Hainbatek ez dio jarrera horri distira handirik sumatuko, baina zinez diot ez dudala nire inguruan beste ezein senarrik ezagutzen, emaztea horren arreta handiz zaintzen duenik, horren arduratsu artatzen duenik, horren gogoko duenik.
.
Behar bada teoriarik gehienak dira defendigarriak, baina nabarmen gogoangarriagoak, segurutik, eguneroko praktikaz eta ariketaz frogatzen direnak, maitasuna bezalaxe, alegia.
Maitasuna, lirika gutxi eta epika asko Maitasuna, lirika gutxi eta epika asko Maitasuna, lirika gutxi eta epika asko
Amatiño, maitasuna, maitemintzea
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude