Lehenengo lagun birtuala hil zait

Ez dakit zuri, baina niri orain dela pare bat egun hil egin zait lagun birtual bat. Ez nuen aurrez-aurre ezagutu, baina facebooken neukan harremana berarekin.

Urrutitik antzematen zitzaion gizon ona zela, ekintzailea eta bizizalea. Batez ere animatu egiten ninduen gauzak egitera, edo egindakoak eskertzen zizkidan…

Nik berari ezin nion gauza handirik esan, ez bainuen bere albiste gehiegirik, baina, azkenerako, ukan genituen dozena erdi mezuen joanetorrian, lagun bat egin nuela banekien. Eta berak nigan  laguna zeukala ere jakingo zuen, seguru…

Orain hil egin da eta galduta nago: ez dakit zer egin ez nola jokatu. Egia esan, sentimenduak nolakoak behar ditudan ere ezin dut esan: asko tristatu behar al dut ezagutu ez dudan norbaiten heriotzarekin? Benetako samina al da lagun birtualaren heriotzak eragiten duena?

Haren benetako lagunek, fribolotzat hartuko dituzte nire hitzok, haiena bai baita benetako min. Haiek bai benetako galera lagunaren adioarekin… Zer da, ordea, nire hau? Zer egiten da halakoetan?

Eta, batez ere, gorde egin behar al dut haren kidetza eta testigantza nire facebooken, ala ezabatu egin behar dut bertatik?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

7 pentsamendu “Lehenengo lagun birtuala hil zait”-ri buruz

  • Nik jarraituko nuke bere lagun izaten Facebooken, eta agian lerro batzuk idatziko nituen bere horman. Agian bere familiakoek edo lagunek ikusiko dute eta eskertuko dizkizute lerrook. Horrez gain, agian eurek izango dute perfila ezabatzea, hala nahi badute… Baina ez daukat irizpide garbirik.

    Mugikorrean oraindik gordeta daukat duela hiru urte t’erdi hildako lagun baten telefono mugikorra. Zentzu gutxi badu ere, bihotzak ez dit uzten kontaktua agendatik ezabatzen. Agenda errepasatzean bere izena ikusten dudan bakoitzean zirrara bat izaten dut.

    Sentimenduak nolakoak diren… hori ez dugu erabakitzen. Harremanik izan gabe ere sentitu dezakegu samina norbait joaten zaigunean, ezta? Animo ba 😉

  • Hasier, Iñigo Biain “Bull” nauzu, Patxiren lagun “erreala”, lankidea, konfidentea eta beste hainbat titulu. Badakit nire erantzun honek ez dituela zure zalantzak argituko, ezta zure mina gozatuko ere, baina barrenak eskatu dit erantzun hau bidaltzeko. Gaur egun erreala eta birtula banatzen dituen muga hain da ezereza, bataren zein bestearen aurretik doana dela garrantzitsuena. Laguna. Birtuala zein erreala, baina laguna. Lagun bat joan zaigu, eta hutsune ikaragarri bat utzi digu, amaitzear dauden lan eta egitasmo askorekin batera. Eta horretxekin geldituko gara orain, harek hasi, baina amaitu ezin izan zituen lanekin. Besarkada bat, eta hemen gaituzu edozertarako. Bide batez, jakizu bi omenaldi txiki egingo dizkiogula Patxiri, bata datorren igandean (7) Donostiako Haizearen orrazian, eguerdiko 12etan. Bestea, astebete beranduago Oñatin, Arantzazun, 11etan. Bi kasuetan, Patxi bera izan da azken agur hauek “diseinatu” dituena, eta guretzat ohore bat izango da bere azken nahi hauek gauzatzea. Animo birtualak!

  • Ez zaidak sekula gertatu, ezin eman aholkurik. Nahikoa egin duk akaso hau idazte hutsarekin.

  • […] egin Facebook edo beste sare sozialeko lagun bat hiltzen denean? Hasier Etxeberriak idatzi du honen inguruan, Patxi Hipólito txantxikuarra hil dela […]

  • Hala ere horrek ez du esan nahi zirriborroa ez denik benetako artikulua osatu egin behar da ordea zirriborro asko denborarekin artikulu oso eta txukun bihurtu dira. Izan hori kontuan idaztean benetako balioa izateko hazi egin behar baitu. Ez da beharrezkoa ikerketa sakona egitea gerora besteek artikuluaren egitura osoa egingo duten artikuluaren oinarria sortzeko.

  • Nik jarraituko nuke bere lagun izaten Facebooken, eta agian lerro batzuk idatziko nituen bere horman. Agian bere familiakoek edo lagunek ikusiko dute eta eskertuko dizkizute lerrook. Horrez gain, agian eurek izango dute perfila ezabatzea, hala nahi badute… Baina ez daukat irizpide garbirik. Mugikorrean oraindik gordeta daukat duela hiru urte t’erdi hildako lagun baten telefono mugikorra. Zentzu gutxi badu ere, bihotzak ez dit uzten kontaktua agendatik ezabatzen. Agenda errepasatzean bere izena ikusten dudan bakoitzean zirrara bat izaten dut. Sentimenduak nolakoak diren… hori ez dugu erabakitzen. Harremanik izan gabe ere sentitu dezakegu samina norbait joaten zaigunean, ezta? Animo ba 😉

  • Nik jarraituko nuke bere lagun izaten Facebooken, eta agian lerro batzuk idatziko nituen bere horman. Agian bere familiakoek edo lagunek ikusiko dute eta eskertuko dizkizute lerrook. Horrez gain, agian eurek izango dute perfila ezabatzea, hala nahi badute… Baina ez daukat irizpide garbirik. Mugikorrean oraindik gordeta daukat duela hiru urte t’erdi hildako lagun baten telefono mugikorra. Zentzu gutxi badu ere, bihotzak ez dit uzten kontaktua agendatik ezabatzen. Agenda errepasatzean bere izena ikusten dudan bakoitzean zirrara bat izaten dut. Sentimenduak nolakoak diren… hori ez dugu erabakitzen. Harremanik izan gabe ere sentitu dezakegu samina norbait joaten zaigunean, ezta? Animo ba 😉