Larrabetzu

Larrabetzu du izena maite dudan herri batek. Bizkaiko Txorierri bailaran ezkutuan egon arren autopistan kartel erraldoia imini diote. Merezi du… edo agian hobe autopista barik… baina… errebindikazio ekologistak alde batera lagata: Larrabetzu izena du maite dudan herri batek.

Bai horixe edo HORI BAI! Arrazoiz diot. Nola elizari itsatsita gaztetxe eder bat aurki daitekeen herriko tabernaren alboan. Aurrerako plazatxoa; bertan udaletxea eta batzokia eta apur bat aurrerago etxebizitza berriak. Zaharren ispilu izan nahi duten etxebizitzak.

Hori bai! Nik Larrabetzu maite dut.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude