Lapurtutako uneak

Lapurtutako une eder horiek egin naute min azukre, bakardade desiratu, hutsune betegarri.

Esan didate “segiok aurrera eta heldu bizitzari!”, asperenak agur diren gau horietan.

Berriz belauntziak ilargi, uretatik jaiotzen direla, menta poleoaren lurrunaren artean, olatuen doinua bake; esan didate.

Deliturik ez, borondatea lagun horrelako kondenentzat; bertso ziztrinak doaz ahots indartsuz, zuri unkitzeko tenorean.

Gure lapurtutako uneetan.


Bso: What love can do

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “Lapurtutako uneak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude