Kopiak

ouroborosfotoIdaztea ez da lan zaila! Letrak batuz eta gramatika egokia jarraituz idazten da, ez da besterik. Noizean behin hitz politak bilatu eta testuan itsatsi, han hemenka baliabide erretorikoekin testua apaindu, konparaketak egin, errepikapenak saihestu..

Inspirazio momentua aurkitzea ostera ez da erreza, gure birikiak pazientziaz bete ostean, antzinako idazle grekoek lez musak itxaron behar dira gure sormena piztu dezaten. Musak…batzuetan agertu nahi ez duten horiek…

Gertakari bat, ekintza bat, oroitzapen bat..kopiatu, moztu eta paperean hitzekin itsatsi. Teknika horri idaztea deitzen diote askok. Literaturarekin argazkiak ateratzea dela diot nik.

Zeren, zer dira ba testuak, errealitate eta pentsamenduen kopiak baino? Kopiak dira bai, kopiak besterik ez.

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

Zer duzu buruan “Kopiak”-ri buruz