Kazetari 1.B.O

Karrera berri batek, ikasle hasiberriarengan sortzen duen zirrarekin zerikusirik ez duen zertxobait sentitu nuen; udaren bidea amaitzen zen, lehenengo asteko, astelehen hartan.
Ilusioz erositako boligrafo, klasifikatzaile, agenda eta koadernoa unibertsitateko poltsan sartu, eta oraindik nagikeria burutik kendu ezin nuelarik Bilboko kaleetan zehar habiatu nintzen bi karrika haratago aurkitzen zen autobus geltokirantz. Trafiko lodian zehar begiratuz, ea autobus horixka noiz ikusiko, zain. “Creditrans-a” eskuan eta txiklea ahoan, nire ezinegona hortzen indarkeriaz ordaintzen… eta trafikoa lodi… eta giro keeztatua, itzuli da unibertsitatea.

“Han dator autobusa!”

Ia hitzik egin barik joan zen bidaia, lehenego urtekoak nortzuk ziren erraz bereiz zitekeen unibertsitari artalde horretan… ilusio aurpegiek, irriparretxoek eta urduritasun aurpegiek, esperientziaren aurpegi aspertuarekin talka egiten baitzuten. Ni tartean nintzen galduta, ilusio eta esperientzia doilorraren artean. Lehenengo urtea eta hirugarrena bainituen aldi berean… agian kristorekin egiten den bezala egin behar nuen “un antes y un después”
1 .B.O (lehenengo urtea Biologia ondoren…)
-Gidaria kunfunditu ahal da?- txaketa berdedun ilusioz beteriko haragi freskoak
-Ya-ya! nere ustez kunfunditu in dala eh…- erantzun besteak. Orduan, barrenetik, ilusioaren gainetik nire unibertsitari aspertuaren sen gaiztoa atera eta zera esan nuen ahots hotzez:

-Ez, hori da Leioako unibertsitatea.

Ekaitza bainuontzi batean