Kantuz lagun artean

Kantuz lagun artean –

Hilabetero bezala, atzo ere Kafe Antzokian jendetza bildu zuen Anje Duhaldek “Lagun artean kantari” aritzeko asmoz

Unibertsitarion bizitza hagitz gogorra da. Bilbora iritsi eta Iker lagunarekin geratua nengoen Kafe Antzokian bazkaltzeko, izan ere, zenbait lan genuen egiteke. Bilboko areto honek badu bere xarma, baita bazkaltzeko ere; musika usaina du, euskararen doinua, eta janaria noski, ez da batere txarra.

Bazkaltzen amaitzerako han zen Anje, barran trago bat hartzen. “Ez al duk goizegi eztarria berotzeko?” esan nion ikerri eta irriparre batekin erantzun zidan. 17:00ak ziren oraindino eta zortziretan jo behar zuen. Hori puntualitatea. Kafearekin batera eztabaidan luze aritu ostean jaiki ginen gure mahaitik eta iparraldeko musikaria agurtu genuen; ea zer kantu joko zituen gaur, ea zer errepertorio ekarri zuen… alai erantzun zigun Xabier Leteren kantu sorta bat ekarri zuela esanaz. Halakoak izaten dira “Lagun artean kantari” hilabeteroko kantaldiak.

Gauzak honela alde egin genuen kafe antzokitik, zortziak iristeko irrikitan. Bazkal osteko eztabaida oraindik mihian genuela, Gran vian barrena segi genuen Diputazioko Liburutegia helmuga, esan bezala ikasle unibertsitariok lan asko egin behar izaten baitugu. Zenbat jende kalean, zein desberdina giroa. Nik uste benetan orduan konturatu ginela Kafe Antzokiak Bilbori eman dionaz, euskarari eman dionaz Euskal Herriko metropolian. Zein desberdina Kafe Antzoki barrua eta kanpoa. Soziologiako lan egiteko ere gogoa kentzen duen pesimismo batek barrena hartu zigun.

Lan serioak, lan serio laster iritsi ziren 19:30ak. Laster oroitu ginen antzokia zain genuela, Anje Duhalde han zegoela gitarra eskuan eta Xabiel Leteren kantuak ahoan. Laster atera nahi izan genuen Bilbo erdaldun hartatik, eta gure mundu ttiki horretan sartu, garagardo bat eskuan, kantari aritzeko.

Kafe Antzokiko ateak zabaldu eta urrunean agertzen zen eszenatokia, behean mahaiak eta mahaien artean mikrofono pare bat eta taburetea. Eskatu genuen garagardoa, eman zizkiguten kantuen letren orriak eta jesarri ginen han aurrean. Noiz hasiko aiduru, irrikitan. Jendez beteta zeuden mahaiak, guztiak kantatzera etorriak. Anje barran oraindik, eztarria berotzen, kantari onenen gisan.

Halako batean barra utzi eta eszenatokiko ate ezkutu batetik sartu zen gitarraren bila. Gitarra eskuan, hurbilduz joan eta mikrofonora iritsi beharrean gure mahaira etorri zen. “Hi Oier nahi al duk armonika jo kanturen batean?” Halako ordago bat atera egin behar… “noski ba! Ze kantutan?”
Eta entsaio motz eta inprobisatu bat egin genuen gure mahaian; berak gitarra joz eta nik armonika. Xalbadorren heriotza jo behar nuen. “Hau da hau marka”, pentsatzen nuen.

HProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

iera animatua. Eta ondoren ekin zion Xabier Leteren kanta sortari. Jo zuen “Maiteaz galdezka”, jo zuen “Langile baten seme” eta ondoren… ondoren iritsi zen gure txanda. Han atera nintzen Duhalderekin Xalbadorren heriotza jotzera. Hori esperientzia! Kafe Antzoki osoa ahots batez, armonika eta Anjeren gitar-soinua. Iluntze ahaztezin bat.

“Norbaitek esango balu
hobe nukela joatia,
neri berdin zait zuek
hemen ta
ni hor egotia.”

Kantuz lagun artean

Ekaitza bainuontzi batean